Franco Cristaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Franco Cristaldi
1960 Franco Cristaldi e segretaria Paola Quagliero.jpg
Bizitza
JaiotzaTurin1924ko urriaren 3a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1924ko urriaren 3a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1992ko uztailaren 1a)
HeriotzaMonte-Carlo1992ko uztailaren 1a (67 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Claudia Cardinale  (1966 -  1975)
Zeudi Araya (en) Itzuli  (1983 -  1992)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria eta zinema ekoizlea
Nominazioak

IMDB: nm0188053 Allocine: 35489 Edit the value on Wikidata

Franco Cristaldi (Turin, Italia, 1924ko urriaren 3a - Montecarlo, Monako, 1992ko uztailaren 1a) italiar zinema-zuzendari eta produktorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952an, Vides produkzio-etxea sortu zuen, Italian izar berriak aurkitu eta kalitatezko zinema bultzatzeko. Claudia Cardinale izan zen berak aurkitutako izar haietako bat. Harekin ezkondu zen, eta film hauetan zuzendu zuen, besteak beste: Audace colpo dei soliti ignoti (1959), Gli indiferenti (1963) eta La tenda rossa (1969).

Zuzendari ezagunek zuzendutako hainbat film ere ekoiztu zituen: Luchino Viscontiren Le notti bianche (1957); Gillo Pontecorvoren Kapó (1959) eta Operación Ogro (1979); Francesco Rosiren Salvatore Giuliano (1962), Il caso Mattei (1971), Lucky Luciano (1973) eta Cristo si è fermato a Eboli (1979), etab.

Atzerriko film onenarentzako Oscar saria eman zioten behin baino gehiagotan: Pietro Germiren Divorzio all´italiana (1961), Federico Felliniren Amarcord (1973) eta Giuseppe Tornatoreren Cinema Paradiso (1990) filmengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]