Frank Auerbach

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Frank Auerbach
Frank Auerbach.jpg
Bizitza
Jaiotza Berlin1931ko apirilaren 29a (86 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Familia
Familia
Hezkuntza
Heziketa Saint Martin's School of Art
Royal College of Art
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea margolaria
Mugimendua Arte garaikidea

Frank Auerbach (Berlin, 1931ko apirilaren 29a) ingeles pintorea da, Alemanian jaioa.

Ingalaterran bizi da zazpi urte zituela hara bidali zutenetik. 1947an britainiar hiritartasuna lortu zuenetik Londresen bizi da, eta han egin zituen ikasketak. 1956an, Londresko Beaux-Arts Gallery aretoan egin zuen bakarkako lehen erakusketa. 1978an, bere lanaren atzera begirako erakusketa handia antolatu zuten Arts Council aretoan, eta, 1986an, Britainia Handiko ordezkaria izan zen Veneziako Bienalean. Bere lanetan gai gutxi ukitzen ditu: batez ere bere estudio inguruko eraikinak eta parkeak, edo bere hurbileko lagun edo pertsonen erretratuak pintatzen ditu. Pintzela, espatula nahiz eskuak erabiltzen ditu margotzeko. 1950eko hamarkadan, zuria, beltza eta lur-kolorea bakarrik ageri ziren Auerbachen paletan. Pintura-geruzak bata bestearen gainean etengabe jarriz, ia hiru dimentsiotakoak bilakatzen dira koadroak. Koadro-azalak behin eta berriro urratu eta berriz margotzen ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]