Frankfurteko Liburu Azoka

Wikipedia, Entziklopedia askea
2007ko argazki bat.
2004ko Liburu Azoka
2007ko beste ikuspegi bat.

Frankfurteko Liburu Azoka (Frankfurter Buchmesse) mundu mailako garrantzitsuena eta handiena da. Urrian antolatzen dute urtero 1949tik eten gabe Frankfurten. Urtez urte, herrialde bat aukeratzen dute gonbidatu gisa. Adibidez 2007koa Katalunia izan zen.

Azoka zenbakietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko edizioa erreferentziatzat hartuta, hauek dira azokako zenbakiak:

  • 164.000 m2-ko azalera.
  • 6.691 erakusle (1.800 ingelesezkoak).
  • 104.566 argitalpen berriak (350.619 liburu eta bestelako argitalpen guztira).
  • 173.943 bisitari (270.413 pertsona guztira).
  • 12.275 kazetari 92 herrialdetakoak.
  • 1.300 itzultzaile erregistratuta.
  • 2.855 ekitaldi guztira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1478an liburu trukeen lehen aztarnak hasi ziren egiten hirian, Liburu Azoka ospetsuaren lehen aztarnak izanda.
  • 1949an Azokako lehen edizioa egin zuten Bigarren Mundu Gerra pasa ondoren. Ordutik gaur arte etenik gabe antolatu dute.
  • 1976tik aurrera ohorezko gonbidatuak aukeratzen dituzte urtez urte: Esate baterako 1989an frantsesez egindako literatura izan zen eta 1991an gaztelerazkoa.

Gonbidatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Ohorezko gonbidatua / Interes gunea Leloa
1976 Latinoamerika Latinoamerikako literatura
1978 Kind und Buch (Umeak eta liburuak)
1980 Saharaz hegoaldeko Afrika
1982 Erlijioak
1984 George Orwell
1986 India Indiako literatura Wandel in Tradition ("Tradizioan aldaketa")
1988 Italia Italierazko literatura Italienisches Tagebuch ("Italiako egunerokoa")
1989 Frantzia Frantsesezko literatura L’Automne français ("Frantziako udazkena")
1990 Japonia Japonierazko literatura Then and Now ("Orduan eta orain")
1991 Espainia Gaztelerazko literatura La Hora de España ("Espainiako literatura")
1992 Mexiko Mexikoko literatura Ein offenes Buch ("Irekitako liburua")
1993 Flandria eta Herbehereak Nederlanderazko literatura Weltoffen ("Burua zabalik")
1994 Brasil Brasilgo literatura Begegnung von Kulturen ("Kulturen topaketa")
1995 Austria Austriako literatura
1996 Irlanda Irlandako literatura Und seine Diaspora ("Eta haren diaspora")
1997 Portugal Portugesezko literatura Wege in die Welt ("Bideak munduan zehar")
1998 Suitza Suitzako literatura Hoher Himmel – enges Tal ("Zeru altuak - haran estuak")
1999 Hungaria Hungarierazko literatura Unbegrenzt ("Mugagabea")
2000 Polonia Polonierazko literatura ©Poland
2001 Grezia Grezierazko literatura Neue Wege nach Ithaka ("Itakarako bide berriak")
2002 Lituania Lituanierazko literatura Fortsetzung folgt ("To be continued")
2003 Errusia Errusierazko literatura Neue Seiten ("Orrialde / ikuspuntu berriak")
2004 Arabiar mundua Arabierazko literatura
2005 Korea Koreerazko literatura
2006 India Indiako literatura "Gaurko India"
2007 Herrialde Katalanak Katalanezko literatura Singular i Universal ("Berezia eta orokorra")
2008 Turkia Turkierazko literatura Faszinierend farbig ("Xarmangarriki koloretsua")
2009 Txina Txinerazko literatura "Tradizioa eta berrikuntza"
2010 Argentina Argentinako literatura Kultur in Bewegung ("Kultura mugimenduan")
2011 Islandia Islandierazko literatura Sagenhaftes Island ("Islandia mitikoa")
2012 Zeelanda Berria Zeelanda Berriko literatura
2013 Brasil Brasilgo literatura
2014 Finlandia Finlandierazko literatura

Euskal literatura Frankfurten[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal literaturak ere bere tokia hartzen du urtero azokan. Bertan, argitaletxe eta elkarte hauek parte hartu dute:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]