Edukira joan

Frankiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frankiko
  • Frenkisk
Datu orokorrak
Hiztunak0
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
Franconian (en) Itzuli
Low Franconian (en) Itzuli
AlfabetoaFuthark zaharra, alfabeto errunikoa eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3frk
Glottologfran1264
IETFfrk

Frankikoa[1] (berreraikitako endonimoa: *Frankisk),[2][3] frankoek hitz egiten zuten mendebaldeko germaniar hizkuntza da, Erdi Arotik desagertuta dagoena. Aurrez hitz egiten zuten gaur egungo Belgika, Herbehereak, Luxenburgo, Frantzia eta Alemaniako eremuetan.

800. urterako, antzinako nederlanderara eboluzionatu zuen Herbehereetako eremuetan eta antzinako frantsesak ordezkatu zuen Frantziako eremuetan. Frankoen Erresumako ekialdean antzinako goi-alemanaren aldaerak nagusitu ziren. Hizkuntza horrek eragin etimologiko handia izan zuen frantsesean, valonieran eta antzinako goi-alemanean. Hizkuntza horien gramatikan eta ahoskeran ere bada eraginik.

Eragina frantsesean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankoak Galiaz jabetu zirenez, haien hizkuntzak eragina izan zuen han hitz egiten ziren hizkuntza erromantzeetan. Jatorri germaniarreko hitz frantses gehienak frantziarretik datoz.

frantsesa antzinako frankiko behea germaniar baliokideak latina
alène ‘alesna’
(cf. es. alesna, ital. lesina)
*alisna neerlandera ertainez elsene, else, nl. els sūbula
alisehostazuriaren fruitua’
(antzinako frantsesez alis, alie)
*alísō ‘haltz arrunt’ nl. ertainez elze, nl. els ‘haltz arrunt’, elsbesbasagurbe’,
antzinako alemanez elira, erila, de. Erle ‘haltz arrunt’

Antzinako nederlandera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako nederlandera, nederlandera ertainaren aurrekoa, gaur egun Belgika eta Herbehereak diren V. eta XII. mendeen artean hitz egiten zutena, antzinako frankiko berantiarraren forma bat dela uste dute. Testigantzak ere ez dira oso ugariak, baina frankikoko arorik arkaikoenaren testigantzak baino gehixeago dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
  2. (Ingelesez) Willemyns, Roland. (2013-04-11). Dutch: Biography of a Language. OUP USA, 5 or. ISBN 9780199858712..
  3. (Ingelesez) Tor, D. G.. (2017-10-20). The ʿAbbasid and Carolingian Empires: Comparative Studies in Civilizational Formation. BRILL ISBN 9789004353046..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]