Frantzia eta Alemania arteko muga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantzia eta Alemania arteko muga
Frantziaren mugak
borders of Deutschland
131022 Rheinbrücke Wintersdorf IMG 3516.JPG
Geografia
Herrialdeak Alemania
 Frantzia
Luzera451 km
Erakunde administratiboakAlsazia, Lorrena, Baden-Württemberg, Renania-Palatinatua eta Sarre
Historia
Sorrera-data1871ko urtarrilaren 18a eta 1920ko urtarrilaren 10a

Frantzia eta Alemaniaren arteko muga Alemania eta Frantzia banatzen dituen muga da. Hainbat aldaketa izan ditu historian zehar eta hainbat arrazoirengatik, bi herrialde horiek sortu zirenetik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziaren eta Alemaniaren arteko muga 451 kilometrokoa da, Frantziako ekialdean eta Alemaniako mendebaldean.

Ipar-mendebaldean hasten da Alemania-Frantzia-Luxenburgo trifinioan, Alemaniako Perl udalerria (Sarre estatua), Frantziako Apach udalerria (Mosela departamentua) eta Luxenburgoko Schengen udalerria (Remich kantonamendua) elkartzen direnean.[1] Puntu hau Mosela ibaiaren gainean dago.

Mugak ekialderantz jarraitzen du, Rhin ibairaino. Orduan, ekialdetik hegoalderantz abiatzen da Alemania-Frantzia-Suitza trifinioraino. Trifinioa Rhin ibaian dago, Weil am Rhein (Alemania, Baden-Wurtemberg estatua), Huningue (Frantzia, Rhin Garaia departamentua) eta Basilea (Suitza, Basilea kantoia) udalerrien gainean. Dreiländereck delakoak batasun hau sinbolizatzen du, suitzar lurraldean hego-ekialdetik 150 metro ingurura dagoen monumentua.

Mugak Alemaniako hiru estatu (Baden-Wurtemberg, Renania-Palatinatua eta Sarre), Frantziako eskualde bat (Ekialde Handia) eta hiru departamendu (Rhin Garaia, Rhin Beherea eta Mosela) banatzen ditu, baita Estrasburgo bezalako hiri garrantzitsuetakoak ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]