Frantziako Bosgarren Errepublika

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Frantziako Errepublika
République française
1958 – Gaur egun
Errepublika
Frantziako bandera

Frantziako armarria

Egungo Frantziaren kokapena
Geografia
HiriburuaParis
Kultura
Hizkuntza(k)frantsesa
Historia
Hasiera1958
Aurrekoa
Frantziako Laugarren Errepublika

Frantziako Bosgarren Errepublika (frantsesez: La Cinquième République) 1958tik aurrera Frantzian izandako gobernu errepublikarra da.

Frantziako Laugarren Errepublika kolapsatzean, orduko sistema parlamentarioa sistema erdipresidenzialista batek ordezkatua izan zen. Frantziako historiaren hirugarren erregimenik luzeena da, Antzinako Erregimena eta Hirugarren Errepublika eta gero.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958an Charles de Gaulle aginpidera itzuli zen. Hura Bosgarren Errepublikako lehendakari zela galdu ziren Frantziako itsasoaz bestaldeko kolonia gehienak. 1981ean Frantziak V. Errepublikako lehen lehendakari sozialista hautatu zuen, François Mitterrand. 1988ko lehendakaritzarako hauteskundeetan, Mitterrandek Jacques Chirac-i irabazi zion. Lehendakariak legegintzarako hauteskundeak deitu zituen; alderdi sozialistak irabazi zituen eta Michel Rocard izendatu zuten Lehen Ministro. Sozialisten politika ekonomikoa ez zen eskuinarenetik askorik aldendu. Langabeziak gora egiten segitu zuen (% 9,5 1991n). Urte horretan bertan Edith Cressonek hartu zuen Rocarden lekua; gobernua bere gain hartzen zuen lehenengo emakumea izan zen. Ez zuen, baina, asko iraun. Bederatzi hilabete geroago Mitterrandek ekonomia ministro ohia, Pierre Bérégovoy, industria eta finantza agintarien babesa zuena, jarri zuen Cressoen ordez. 1992an, bestalde, poliziak ETAko buruzagiak atxilotu zituen Bidarten. 1993an ezkerrak berriro galdu zituen legegintzarako hauteskundeak eta Mitterrandek Edouard Balladur kontserbadorea izendatu zuen Lehen Ministro. 1994an, Balladurren hiru ministrok beren karguaren dimisioa eman behar izan zuten ustelkeriaz akusaturik. Urte hartan bertan, maiatzaren 6an, Mantxako itsasarteko urpeko tunela inauguratu zen. 1995eko lehendakaritzarako hauteskundeetan Chiracek irabazi zituen. Hark Alain Juppé kontserbadorea izendatu zuen Lehen Ministro. Abenduan funtzionario publikoen greba batek (1986az geroztik handiena) hiru egunez geldiarazi zuen herrialdea. Gizarte egoeran tirabira handiak zeuden oraindik, ez bakarrik langabezia gero eta handiagoa zelako, baita errentaren eta jabetzaren banaketan gorabehera handiak zeudelako biztanleen artean (biztanleen % 20 baino gutxiagok irabazien % 44 baino gehiago hartzen zituen, eta ondasun nazionalaren % 69 frantsesen % 20aren eskuetan zegoen). Juppéren gobernuak bere politika zorrotzari eutsi zion eta aurre egin behar izan zien sindikatuen erasoei. 1997an lege berri bat onartu zen etorkinen sarrera eta egonaldiak murrizteko. Otsailean neurri horren aurkako manifestazio handiak egin ziren. Ustekabean, Chirac-ek legegintzarako hauteskundeak aurreratu zituen. Sozialistek irabazi zituzten (241 diputatu), komunisten (38 diputatu), berdeen (7 diputatu) eta ezkerreko beste 33 diputaturen laguntzarekin. Eskuineko koalizioak 256 diputatu lortu zituen eta Fronte Nazionalak bakarra. Lionel Jospinek hartu zuen Lehen Ministro kargua, komunistek bi ministerio, eta ekologistek bakarra, lehendakarigai ohi Dominique Voynetek hartu zuena. 1997an, langabeziari aurre egin nahirik, Jospinek 35 orduko lan astea ezartzea proposatu zuen. Hurrengo hilabeteetan manifestazio eta agerraldi handiak egin ziren neurri hori berehala ezar zedin eskatzeko. Mende berriak aldaketa politiko handiak ekarri zituen Frantziara. 2002ko hauteskundeetan, Jean-Marie Le Pen eskuin muturreko hautagaia Jospin hautagai sozialistari nagusitu zitzaion lehenengo itzulian. Gertaera horrek aztoramen izugarria sortu zuen Frantziako gizartean, eta eskuin muturraren gaitzespen erabatekoan bat egin zuten eskuinetik ezker muturrerainoko hautesle askok, eta, hala, Chiracek, Le Penen aurkako hautagai bakarrak, botoen % 82rekin irabazi zituen hauteskundeak. Hauteskunde horiek beste ondorio batzuk izan zituzten: alderdi komunistaren gainbehera, ezker muturraren goraldia (% 10), alderdi sozialistaren ahultasuna, eta eskuinaren berrantolamendua alderdi bakarrean (UMP). Hurrengo udal hauteskundeetan, ordea, alderdi sozialista nagusitu zen, eta sistema politikoak bipartidismora bideratu zen —ezkerrean, ezker muturreko hainbat alderdi, alderdi komunista eta alderdi berdeak; eskuinean, berriz, François Bayrou-ren UDF—. 2007ko hauteskundeetan, Nicolas Sarkozy hautatu zuten lehendakari, Segolene Royal hautagai sozialistarekin lehian ibili ondoren. Le Penen alderdiak gainbehera izugarria izan zuen, eta ezkerreko alderdiek ere behera egin zuten, LCRk izan ezik.

Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presidentea Bizitza Agintaldiaren
hasiera
Agintaldiaren
bukaera
Alderdi politikoa
Charles de Gaulle 1890–1970 1959ko urtarrilaren 8a 1969ko apirilaren 28a (dimititua) UNR (19591968)
UDR (19681969)
Alain Poher 1909–1996 1969ko apirilaren 28a 1969ko ekainaren 15a (bitartekoa) PDM
Georges Pompidou 1911–1974 1969ko ekainaren 15a 1974ko apirilaren 2a (karguan hila) UDR
Alain Poher 1909–1996 1974ko apirilaren 2a 1974ko maiatzaren 19a (bitartekoa) PDM
Valéry Giscard d'Estaing 1926– 1974ko maiatzaren 19a 1981eko maiatzaren 21a RI (1974-1978)
UDF (1978-1981)
François Mitterrand 1916–1996 1981eko maiatzaren 10a 1995eko maiatzaren 17a PS
Jacques Chirac 1932–2019 1995eko maiatzaren 17a 2007ko maiatzaren 16a RPR (2002 arte)
UMP (2002 eta gero)
Nicolas Sarkozy 1955– 2007ko maiatzaren 16a 2012ko maiatzaren 15a UMP
François Hollande 1954- 2012ko maiatzaren 15a 2017ko maiatzaren 14a PS
Emmanuel Macron 1977- 2017ko maiatzaren 14a Titularra LREM

Lehen Ministroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Agintaldiaren
hasiera
Agintaldiaren
bukaera
Alderdi politikoa
Michel Debré 1959 1962 UNR
Georges Pompidou 1962 1968 UNR
Maurice Couve de Murville 1968 1969 UDR
Jacques Chaban-Delmas 1969 1973 UDR
Pierre Messmer 1973 1974 UDR
Jacques Chirac (1. agintaldia) 1974 1976 UDR
Raymond Barre 1976 1981 UDF
Pierre Mauroy 1981 1984 PS
Laurent Fabius 1984 1986 PS
Jacques Chirac (2. agintaldia) 1986 1988 RPR
Michel Rocard 1988 1991 PS
Édith Cresson 1991 1992 PS
Pierre Bérégovoy 1992 1993 PS
Édouard Balladur 1993 1995 RPR
Alain Juppé 1995 1997 RPR
Lionel Jospin 1997 2002 PS
Jean-Pierre Raffarin 2002 2005 UMP
Dominique de Villepin 2005 2007 UMP
François Fillon 2007 2012 UMP
Jean-Marc Ayrault 2012 2014 PS
Manuel Valls 2014 2016 PS
Bernard Cazeneuve 2016 2017 PS
Édouard Philippe 2017 Titularra LR

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]