Edukira joan

Frantziako Guardia Errepublikanoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziako Guardia Errepublikanoa
MotaUnitate militar
Sorrera630UTCFri, 23 Jun 1848 :00:00 +00006amOstiralaOstirala006k
HerrialdeaFrantzia
Unitate nagusiaFrantziako Jendarmeria
WebguneaWebgune ofiziala

Frantziako Guardia Errepublikanoa (Garde Républicaine de France) Frantziako jendarmeriaren batasun zeremoniala da. Infanteriako bi errejimentu hartzen ditu (lehen errejimentuak motoziklisten eskuadroia ere hartzen du) eta zalditeriako errejimentu bat. Lau musika talde ere baditu, baita akrobaziak zaldiz edo motorrean egiten dituzten taldeak ere.

Haren funtzioak dira:

  • Parisko eraikin publiko garrantzitsuen segurtasuna, hala nola Eliseo jauregia, lehen ministroaren egoitza, Hôtel Matignon, Frantziako Senatua, Frantziako biltzar nazionala, justizia jauregia eta Parisko ordena publikoa mantentzea;
  • Nazioko pertsonalitaterik gorenei eta Frantzia bisitatzen duten beste herrialde batzuetako goi-mailako agintariei ohoreak eta segurtasuna ematea;
  • Beste segurtasun indarrekin elkarlanean aritzen da (esku-hartze taldeekin edo zaldi gaineko patruilekin);
  • Zaldiz patruilatzeko estazioak hornitzen ditu, batez ere Île-de-France eskualdeko basoetarako

Guardia Errepublikanoak rol diplomatiko garrantzitsua ere betetzen du: Frantzia ordezkatzen du nazioarteko kultur eta kirol ekitaldietan, eta goi mailako dignatarioak hartzen ditu herrialdean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]