Frantziako Tourra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziako Tourra
2022ko Frantziako Tourra
Ezaugarriak
DataUztaila
EskualdeaFrantzia eta ondoko herrialdeak
Euskarazko izenaFrantziako Tourra
Bertoko izena(k)Le Tour de France
Ezizena(k)La Grande Boucle
ModalitateaErrepidea
MotaItzuli Handia
AntolatzaileaASO
Lasterketa zuzendariaChristian Prudhomme
Historia
Lehenengo edizioa1903
Edizio kopurua109 (2022)
Lehenengo irabazleaFrantzia Maurice Garin
Garaipen gehienFrantzia Jacques Anquetil (5)
Belgika Eddy Merckx (5)
Frantzia Bernard Hinault (5)
Euskal Herria Miguel Indurain (5)
Amaierako edizioaDanimarka Jonas Vingegaard

Frantziako Tourra (frantsesez eta ofizialki: Le Tour de France, tuʁ də fʁɑ̃s ahoskatua) munduko txirrindularitza lasterketa garrantzitsuena edo garrantzitsuenetako bat da. Itzuli Handien sailaren barnean dago eta hiru aste osoz Frantziako hiri eta herriak zeharkatzen ditu, uztailean. Lehen ekitaldia 1903. urtean ospatu zen, eta harrezkeroztik urtero ospatu da Lehen Mundu Gerra eta Bigarren Mundu Gerra gertatu zirenean izan ezik. Frantziako Tourra urtero-urtero kirol ospakizun arrakastatsuena da mundu osoan, ikusle kopuruari bagagozkio. Jakina, urteko lasterketa garrantzitsuenean parte hartzeko, munduko talderik onenak hautesten dituzte bakarrik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Tourra L'Auto egunkariak (Gaur egun L'Equipe) sortu zuen, 1903. urtean, Paris-Brest-Paris eta Bordele-Paris lasterketei lehia egiteko asmotan. L'Auto egunkariak 1903ko Urtarrilean aurkeztu zuen lasterketa, eta hala, Frantziako Tourraren promozioari esker 25.000 egunkari saltzetik 65.000 saltzera igaro zen, 1908. urterako salmentak 250.000koak ziren eta 1923an 500.000ra iritsi ziren. Saldutako egunkarien errekorra 1933 urtean lortu zen, 854.000 alerekin. Gaur egun, Frantziako Tourra Amaury Sport Organisation(ASO)k antolatzen du eta antolatzaile talde haren jabea L'Equipe egunkaria da.

Tourra etapa lasterketa da eta egunero etapa bat jokatu ohi da. Txirrindulari guztiek lortutako denboren arabera egiten den sailkapenak Sailkapen Nagusia izena hartzen du. Lasterkari bakoitzak etapok amaitzeko behar izan duen denbora kontutan hartzen da sailkapen nagusia eratzeko. Beraz, Tourreko irabazlea sailkapen nagusiko lehenbizikoa izango da, hau da, etapa guztiak amaitzeko denbora gutxien eman duen txirrindularia. Hortaz, baliteke sailkapen nagusian garaile ateratzea etapa bakar bat bera ere irabazi gabe, hala egin zuen Greg Lemondek 1990. urtean, esate baterako. Tourreko etapa bat irabaztea edozein txirrindulariren lorpen handietako bat bezala jotzen da, norberaren sailkapen nagusiko postua kontutan hartu gabe. Nahiz eta lehen Tourreko etapa kopuruak desberdinak izan ziren, gaur egun Tourra 20 etaparen buruan jokatzen da, guztira 3.000 eta 4.000 kilometro arteko ibilbidea korrituta. Sailkapen nagusiaz gain, badaude beste hainbat sariketa Tourraren beraren barruan, eta lehiaketa haietako aurreneko lasterkariek kolore desberdinak dituzten Maillotak janzten dituzte.

Tourra gaur egun taldeka (berauek babesleek finantzatuta) korritzen da, baina lehenago banaka korritzen zuten eta ez zegoen talde-taktikarik gaur egun bezala. 50 eta 60ko hamarkadetan ere taldeka korritzen zen, baina taldeok herrialdeen arabera osatzen ziren.

Tourreko etapa gehienak Frantzian izaten dira, baina badira Frantziatik kanpo jokatzen diren batzuk ere, Espainian, Italian, Belgikan, Herbehereetan, Erresuma Batuan... Tourrak bi atseden egun dauzka, eta normalean bidaia luzeak egiteko erabiltzen dira, trenez edo hegazkinez.

Azken urteotan, aurreneko etapa 5–15 km-ko banakako erlojupekoa izan ohi da, eta sarrerako etapa izena hartzen du. Tourraren amaiera, ostera, Parisko Eliseo Zelaien hiribidean izaten da beti. Tourreko hiru asteetan, etapa menditsuak, banakako erlojupekoak, eta taldekako erlojupekoak jokatzen dira. Beste etapa guztiak lauak edo ez hain menditsuak izaten dira, horrela, sprinter deritzen txirrindulariek etapak irabazteko aukera izaten dute. Hala ere, sailkapen nagusiko irabazleak halabeharrez oso ondo moldatu beharko da, bai mendian gora bai erlojupean.

Tourreko ibilbidea urtez urte aldatu ohi dute, urte batean erlojuaren orratzen norabidean egiten da eta hurrengoan alderantziz; hala, urte batean Alpeak lehenengo igarotzen dira eta hurrengoan Pirinioak. Alpeetako eta Pirinioetako mendi asko ia urtero-urtero agertzen dira ibilbidean, eta gogorrenak Hors Categorie izena hartzen dute (Kategoriaz Kanpo), Col du Tourmalet, Mont Ventoux, Col du Galibier, Alpe d'Huez-ek..., esate baterako, Hors Categorie izena hartzen dute.

1984 urteaz geroztik emakumeentzako tourra ere korritu izan da, Le Grande Boucle Feminin izenarekin ezaguna, nahiz eta, Emakumeen Italiako Giroa garrantzitsuagoa izan.

Tourreko zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maillotak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen bakoitzeko aurrenekoak kolore desberdineko maillota janzten du, beste txirrindulari guztietatik nabarmentzeko.

Gaur egungo maillotak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yellow jersey Maillot Horia, sailkapen nagusiko lehendabizikoak janzten du. Hortaz, ordurarte jokatu diren etapak amaitzeko denbora gutxien eman duen txirrindulariak jantziko du eta dauden maillotetan garrantzitsuena da. Azken egunean maillot hau daramana Tourreko irabazlea da. Maillot Horia 1919. urtean hasi zen erabiltzen, antolatzaileek liderra nabarmentzea nahi zuten, eta L'Auto egunkariaren orriak horiak zirenez kolore hau aukeratu zen maillotarentzat.

Green jersey Maillot Berdea, sprint sailkapeneko lehendabizikoak janzten du. Sailkapen honetarako puntuak, korredoreak etapako helmugara iritsi diren arabera lortzen dira, hala, etapako garaileak bigarrenak baino puntu gehiago eskuratuko ditu eta hala, hurrenez hurren, eskuragai dauden puntu guztiak ahitu arte. Erik Zabel txirrindulari alemaniarrak du errekorra sei maillot berde jarraian irabazita, 96tik 2001era.

Polkadot Jersey Puntu gorridun Maillota, mendietako erregeak janzten du. Sailkapen honetarako puntuak mendateak zeharkatzen direnean eskuratzen dira. Zenbat eta mendi latzagoak orduan eta puntu gehiago jasotzen dituzte txirrindulariek. Tourra puntu gorridun maillotarekin amaitzen duen txirrindulariari mendiko erregea esaten zaio. Maillot hau 1975. urtean sortu zen. Richard Virenquek du errekorra, zazpi mendiko errege titulurekin.

White jersey Maillot Txuria, sailkapen nagusiko lehendabiziko gazteak janzten du, hau da, 25 urtetik beherako aurrenekoak.

Maillotak Tourretik kanpo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tourreko Mailloten koloreak beste hainbat lasterketetan ere erabili ohi dira eta haien zeregina Tourrekoen berdina da. Esate baterako Britainiako itzuliak, Horia, Berdea eta Puntu Gorriduna erabiltzen ditu sailkapenetako liderrak nabarmentzeko. Italiako Giroak Maillot kolore desberdinak erabiltzen ditu, baita Espainiako itzuliak ere, baina beste neurri batean. Adibidez, Giroan, mendiko erregeak maillot orlegia janzten du eta sailkapen nagusikoak Maillot edo "Maglia" arrosa.

Etapa motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa ohikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa "ohiko" batean, txirrindulari guztiak batera ateratzen dira. Lehenengo kilometroak antolatzaileek neutralizatzen dituzte, 2–5 km bitartean, eta hasiera ofiziala Tourreko Zuzendariak seinalatzen du bandera txuri bat erakutsiz. Tourreko lehenengo asteko etapa ohikoetan, sprint ikusgarrietan amaitzeko aukera paregabea suertatzen da, etapa hauek nahiko lauak izan ohi direlako.

Beste etapa ohiko batzuk, ordea, zeharo menditsuak dira. Etapa hauek aldaketa handienak eragin ohi dituzte sailkapen nagusian eta ikusle gehien erakartzen dituztenak dira, bai ikusgarrienak suertatzen direlako eta baita uda minean korritzen direlako ere. Hortaz, jende asko eta asko oporretan dago, eta eguraldia lagun izan ohi da.

Banakako Erlojupekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banakako erlojupeko batean, txirrindulari guztiak bakarka aritzen dira Irterak minutu oro gertatzen dira. Sailkapen nagusiko lehenengo hamarrak, ordea, bi minutuko tartean ateratzen dira irteeratik, balizko trikimailuak saihestearren.

Irteera ordena sailkapen orokorraren alderantzizkoa da, beraz, liderra izango da azkenengoa abiatzen erlojupekoetan. Normalean 3-4 erlojupeko izaten dira Tour osoan, bata prologoa, bestea taldekako erlojupekoa eta azken biak bakarkakoak.

Taldekako Erlojupekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarritan, Tourreko lehenengo astean taldekako erlojupeko bat izaten da. Talde ahulenek denbora gehiegirik ez galtzeko, denbora galerak limitatuta daude, horrela. Helmugaratzen azkena den taldeak gehienez 3 minutu besterik ezin ditu galdu lehenego postua erdietsi duenarekin alderatuta, beheko taulak erakusten duen moduan.

Taldekako erlojupekoak
Postua Denbora Postua Denbora
2. 20″ 12. 2′ 00″
3. 30″ 13. 2′ 10″
4. 40″ 14. 2′ 20″
5. 50″ 15. 2′ 30″
6. 1′ 16. 2′ 35″
7. 1′ 10″ 17. 2′ 40″
8. 1′ 20″ 18. 2′ 45″
9. 1′ 30″ 19. 2′ 50″
10. 1′ 40″ 20. 2′ 55″
11. 1′ 50″ 21. 3′ 00″

Taldekako erlojupekoetan ahalik eta denbora gutxien galtzea oso garrantzitsua da, beraz taldeak ahalik eta txirrindulari onenak eramango ditu tourrera eta hauek % 100a eman beharko dute taldeko gizon garrantzitsuak denbora gal ez dezan.

Etapa famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975. urteaz geroztik Tourreko azken etapa beti Eliseo Zelaien hiribidean bukatzen da, Parisen. Txirrindulariek hainbat itzuli ematen dizkiote zirkuituari. Ibilbideko bi aldeak jendez gainezka daude beti, guztiak txirrindulariak animatzen, batez ere irabazlea, jakina. Nahiz eta txirrindularientzat bertan korritzea erosoa ez den, etapa laua da eta sprintean heldu ohi dira, sprinterren taldeek gogor ekiten dute hala izan dadin.

Alpe d'Huezen ere etapa anitz amaitzen dira Frantziako Tourrean, Alpeetako igoerarik gogorrenetako bat baita, Bourg d'Oissansetik Huez-era. 2004. urtean erlojupeko banakako igoera egin zen bertan eta Lance Armstrong izan zen garailea. Beste mendi batzuetatik ere askotan pasa izan da Tourra, Mont Ventoux, Col du Galibier, Col de la Madeleine... esate baterako.

Etapa bakoitzeko hasiera ere oso garrantzitsua izan ohi da, eta Frantziako eta Frantziatik kanpoko hainbat hiri lehiatzen dira Tourreko etapa baten abiagunea beren mugetatik abia dadin. Tourraren lehendabiziko etapak ere berebiziko garrantzia dauka, eta, esaterako, Tourra azken urteetan, Erresuma Batuan, Belgikan, Euskal Herrian... hasi izan da.

2004ko Frantziako Tourreko azken etaparen irudia, Elisear Zelaietan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
2022 Danimarka Jonas Vingegaard Eslovenia Tadej Pogačar Erresuma Batua Geraint Thomas
2021 Eslovenia Tadej Pogačar Danimarka Jonas Vingegaard Ekuador Richard Carapaz
2020 Eslovenia Tadej Pogačar Eslovenia Primož Roglič Australia Richie Porte
2019 Kolonbia Egan Bernal Erresuma Batua Geraint Thomas Herbehereak Steven Kruijswijk
2018 Erresuma Batua Geraint Thomas Herbehereak Tom Dumoulin Erresuma Batua Chris Froome
2017 Erresuma Batua Chris Froome Kolonbia Rigoberto Urán Frantzia Romain Bardet
2016 Erresuma Batua Chris Froome Frantzia Romain Bardet Kolonbia Nairo Quintana
2015 Erresuma Batua Chris Froome Kolonbia Nairo Quintana Espainia Alejandro Valverde
2014 Italia Vincenzo Nibali Frantzia Jean-Cristophe Péraud Frantzia Thibaut Pinot
2013 Erresuma Batua Chris Froome Kolonbia Nairo Quintana Katalunia Joaquim Rodriguez
2012 Erresuma Batua Bradley Wiggins Erresuma Batua Chris Froome Italia Vincenzo Nibali
2011 Australia Cadel Evans Luxenburgo Andy Schleck Luxenburgo Frank Schleck
2010 Luxenburgo Andy Schleck* Errusia Denis Menchov Espainia Samuel Sanchez
2009 Espainia Alberto Contador Luxenburgo Andy Schleck Ameriketako Estatu Batuak Lance Armstrong
2008 Espainia Carlos Sastre Australia Cadel Evans Errusia Denis Menchov
2007 Espainia Alberto Contador Australia Cadel Evans Ameriketako Estatu Batuak Levi Leipheimer
2006 Galizia Óscar Pereiro Alemania Andreas Klöden Espainia Carlos Sastre
2005 Irabazle gabe* Italia Ivan Basso Alemania Jan Ullrich
2004 Irabazle gabe* Alemania Andreas Klöden Italia Ivan Basso
2003 Irabazle gabe* Alemania Jan Ullrich Kazakhstan Alexander Vinokurov
2002 Irabazle gabe* Euskal Herria Joseba Beloki Lituania Raimondas Rumšas
2001 Irabazle gabe* Alemania Jan Ullrich Euskal Herria Joseba Beloki
2000 Irabazle gabe* Alemania Jan Ullrich Euskal Herria Joseba Beloki
1999 Irabazle gabe* Suitza Alex Zülle Espainia Fernando Escartín
1998 Italia Marco Pantani Alemania Jan Ullrich Ameriketako Estatu Batuak Bobby Julich
1997 Alemania Jan Ullrich Frantzia Richard Virenque Italia Marco Pantani
1996 Danimarka Bjarne Riis* Alemania Jan Ullrich Frantzia Richard Virenque
1995 Euskal Herria Miguel Indurain Suitza Alex Zülle Danimarka Bjarne Riis
1994 Euskal Herria Miguel Indurain Letonia Piotr Ugrumov Italia Marco Pantani
1993 Euskal Herria Miguel Indurain Suitza Tony Rominger Polonia Zenon Jaskuła
1992 Euskal Herria Miguel Indurain Italia Claudio Chiappucci Italia Gianni Bugno
1991 Euskal Herria Miguel Indurain Italia Gianni Bugno Italia Claudio Chiappucci
1990 Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond Italia Claudio Chiappucci Herbehereak Erik Breukink
1989 Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond Frantzia Laurent Fignon Espainia Pedro Delgado
1988 Espainia Pedro Delgado Herbehereak Steven Rooks Kolonbia Fabio Parra
1987 Irlandako Errepublika Stephen Roche Espainia Pedro Delgado Frantzia Jean-François Bernard
1986 Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond Frantzia Bernard Hinault Suitza Urs Zimmermann
1985 Frantzia Bernard Hinault Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond Irlandako Errepublika Stephen Roche
1984 Frantzia Laurent Fignon Frantzia Bernard Hinault Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond
1983 Frantzia Laurent Fignon Espainia Angel Arroyo Herbehereak Peter Winnen
1982 Frantzia Bernard Hinault Herbehereak Joop Zoetemelk Herbehereak Johan van der Velde
1981 Frantzia Bernard Hinault Belgika Lucien Van Impe Frantzia Robert Alban
1980 Herbehereak Joop Zoetemelk Herbehereak Hennie Kuiper Frantzia Raymond Martin
1979 Frantzia Bernard Hinault Herbehereak Joop Zoetemelk Portugal Joaquim Agostinho
1978 Frantzia Bernard Hinault Herbehereak Joop Zoetemelk Portugal Joaquim Agostinho
1977 Frantzia Bernard Thévenet Herbehereak Hennie Kuiper Belgika Lucien Van Impe
1976 Belgika Lucien Van Impe Herbehereak Joop Zoetemelk Frantzia Raymond Poulidor
1975 Frantzia Bernard Thévenet Belgika Eddy Merckx Belgika Lucien Van Impe
1974 Belgika Eddy Merckx Frantzia Raymond Poulidor Flag of Spain (1945–1977).svg Vicente López Carril
1973 Flag of Spain (1945–1977).svg Luis Ocaña Frantzia Bernard Thévenet Flag of Spain (1945–1977).svg José Manuel Fuente
1972 Belgika Eddy Merckx Italia Felice Gimondi Frantzia Raymond Poulidor
1971 Belgika Eddy Merckx Herbehereak Joop Zoetemelk Belgika Lucien Van Impe
1970 Belgika Eddy Merckx Herbehereak Joop Zoetemelk Suedia Gösta Pettersson
1969 Belgika Eddy Merckx Frantzia Roger Pingeon Frantzia Raymond Poulidor
1968 Herbehereak Jan Janssen Belgika Herman Van Springel Belgika Ferdinand Bracke
1967 Frantzia Roger Pingeon Flag of Spain (1945–1977).svg Julio Jiménez Italia Franco Balmamion
1966 Frantzia Lucien Aimar Herbehereak Jan Janssen Frantzia Raymond Poulidor
1965 Italia Felice Gimondi Frantzia Raymond Poulidor Italia Gianni Motta
1964 Frantzia Jacques Anquetil Frantzia Raymond Poulidor Flag of Spain (1945–1977).svg Federico Bahamontes
1963 Frantzia Jacques Anquetil Flag of Spain (1945–1977).svg Federico Bahamontes Flag of Spain (1945–1977).svg José Pérez-Francés
1962 Frantzia Jacques Anquetil Belgika Jef Planckaert Frantzia Raymond Poulidor
1961 Frantzia Jacques Anquetil Italia Guido Carlesi Luxenburgo Charly Gaul
1960 Italia Gastone Nencini Italia Graziano Battistini Belgika Jan Adriaensens
1959 Flag of Spain (1945–1977).svg Federico Bahamontes Frantzia Henri Anglade Frantzia Jacques Anquetil
1958 Luxenburgo Charly Gaul Italia Vito Favero Frantzia Raphaël Geminiani
1957 Frantzia Jacques Anquetil Belgika Marcel Janssens Austria Adolf Christian
1956 Frantzia Roger Walkowiak Frantzia Gilbert Bauvin Belgika Jan Adriaensens
1955 Frantzia Louison Bobet Belgika Jean Brankart Luxenburgo Charly Gaul
1954 Frantzia Louison Bobet Suitza Ferdinand Kübler Suitza Fritz Schär
1953 Frantzia Louison Bobet Frantzia Jean Malléjac Italia Giancarlo Astrua
1952 Italia Fausto Coppi Belgika Stan Ockers Flag of Spain (1945–1977).svg Bernardo Ruiz
1951 Suitza Hugo Koblet Frantzia Raphaël Geminiani Frantzia Lucien Lazaridès
1950 Suitza Ferdinand Kübler Belgika Stan Ockers Frantzia Louison Bobet
1949 Italia Fausto Coppi Italia Gino Bartali Frantzia Jacques Marinelli
1948 Italia Gino Bartali Belgika Briek Schotte Frantzia Guy Lapébie
1947 Frantzia Jean Robic Frantzia Edouard Fachleitner Italia Pierre Brambilla
1940-1946 Bigarren Mundu Gerra
1939 Belgika Sylvère Maes Frantzia René Vietto Belgika Lucien Vlaemynck
1938 Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg Gino Bartali Belgika Félicien Vervaecke Frantzia Victor Cosson
1937 Euskal Herria Roger Lapébie Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg Mario Vicini Suitza Leo Amberg
1936 Belgika Sylvère Maes Frantzia Antonin Magne Belgika Félicien Vervaecke
1935 Belgika Romain Maes Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg Ambrogio Morelli Belgika Félicien Vervaecke
1934 Frantzia Antonin Magne Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg Giuseppe Martano Euskal Herria Roger Lapébie
1933 Frantzia Georges Speicher Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg Learco Guerra Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg Giuseppe Martano
1932 Frantzia André Leducq Alemania Kurt Stoepel Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg Francesco Camusso
1931 Frantzia Antonin Magne Belgika Jef Demuysere Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg Antonio Pesenti
1930 Frantzia André Leducq Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg Learco Guerra Frantzia Antonin Magne
1929 Belgika Maurice De Waele Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg Giuseppe Pancera Belgika Jef Demuysere
1928 Luxenburgo Nicolas Frantz Frantzia André Leducq Belgika Maurice De Waele
1927 Luxenburgo Nicolas Frantz Belgika Maurice De Waele Belgika Julien Vervaecke
1926 Belgika Lucien Buysse Luxenburgo Nicolas Frantz Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg Bartolomeo Aymo
1925 Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg Ottavio Bottecchia Belgika Lucien Buysse Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg Bartolomeo Aymo
1924 Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg Ottavio Bottecchia Luxenburgo Nicolas Frantz Belgika Lucien Buysse
1923 Frantzia Henri Pélissier Flag of Italy (1861-1946) crowned.svg Ottavio Bottecchia Frantzia Romain Bellenger
1922 Belgika Firmin Lambot Frantzia Jean Alavoine Belgika Félix Sellier
1921 Belgika Léon Scieur Belgika Hector Heusghem Frantzia Honoré Barthélémy
1920 Belgika Philippe Thys Belgika Hector Heusghem Belgika Firmin Lambot
1919 Belgika Firmin Lambot Frantzia Jean Alavoine Frantzia Eugène Christophe
1915-1918 Lehen Mundu Gerra
1914 Belgika Philippe Thys Frantzia Henri Pélissier Frantzia Jean Alavoine
1913 Belgika Philippe Thys Frantzia Gustave Garrigou Belgika Marcel Buysse
1912 Belgika Odile Defraye Frantzia Eugène Christophe Frantzia Gustave Garrigou
1911 Frantzia Gustave Garrigou Frantzia Paul Duboc Frantzia Émile Georget
1910 Frantzia Octave Lapize Luxenburgo François Faber Frantzia Gustave Garrigou
1909 Luxenburgo François Faber Frantzia Gustave Garrigou Frantzia Jean Alavoine
1908 Frantzia Lucien Petit-Breton Luxenburgo François Faber Frantzia Georges Passerieu
1907 Frantzia Lucien Petit-Breton Frantzia Gustave Garrigou Frantzia Émile Georget
1906 Frantzia René Pottier Frantzia Georges Passerieu Frantzia Louis Trousselier
1905 Frantzia Louis Trousselier Frantzia Hippolyte Auconturier Frantzia Jean-Baptiste Dortignacq
1904 Frantzia Henri Cornet Frantzia Jean-Baptiste Dortignacq Belgika Aloïs Catteau
1903 Frantzia Maurice Garin Frantzia Lucien Pothier Frantzia Fernand Augereau

* Lance Armstrong kaleratua dopinagaitik.

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrindulariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lance Armstrong estatubatuarra izan zen Tour gehien irabazitako txirrindularia: zazpi bider jarraian hain zuzen (1999-2005). Azkeneko Tourra irabazi ondoren erretiratu arren, 2009an txirrindularitza profesionalera itzuli zen. Urte horretako Tourrean hirugarren amaitu zuen eta 2010ekoan hogeita hirugarren. Hau izan zen bere azken Tourra, 2011ren hasieran txirrindularitza utzi baitzuen. Haal ere, 2012an dopatu izana onartu zuen eta garaipen guztiak kendu zitzaizkion. Honen ondorioz horrela dago irabazle nagusien sailkapena:

Txirrindularia Garaipenak Urteak
Frantzia Jacques Anquetil 5 1957, 1961, 1962, 1963, 1964
Belgika Eddy Merckx 5 1969, 1970, 1971, 1972, 1974
Frantzia Bernard Hinault 5 1978, 1979, 1981, 1982, 1985
Euskal Herria Miguel Indurain 5 1991, 1992, 1993, 1994, 1995
Erresuma Batua Chris Froome 4 2013, 2015, 2016, 2017
Belgika Philippe Thys 3 1913, 1914, 1920
Frantzia Louison Bobet 3 1953, 1954, 1955
Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond 3 1986, 1989, 1990

Estatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrindularia Garaipenak
 Frantzia 36
 Belgika 18
 Espainia 12
 Italia 10
 Erresuma Batua 6
 Luxenburgo 5
 AEB 3
 Herbehereak 2
 Suitza 2
 Danimarka 2
 Eslovenia 2
 Alemania 1
 Irlandako Errepublika 1
 Australia 1
 Kolonbia 1

Gainontzeko sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiko sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrindularia Garaipenak Urteak
Frantzia Richard Virenque 7 1994, 1995, 1996, 1997, 1999, 2003, 2004
Espainia Federico Bahamontes 6 1954, 1958, 1959, 1962, 1963, 1964
Belgika Lucien Van Impe 6 1971, 1972, 1975, 1977, 1981, 1983
Espainia Julio Jiménez 3 1965, 1966, 1967

Erregulartasunaren saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrindularia Garaipenak Urteak
Eslovakia Peter Sagan 7 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019
Frantzia Erik Zabel 6 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001
Irlandako Errepublika Sean Kelly 4 1982, 1983, 1985, 1989
Herbehereak Jan Janssen 3 1964, 1965, 1967
Belgika Eddy Merckx 3 1969, 1971, 1972
Belgika Freddy Maertens 3 1976, 1978, 1981
Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov 3 1991, 1993, 1994
Australia Robbie McEwen 3 2002, 2004, 2006

Taldekako sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1961 artean selekzio nazionalen arteko lasterketa izan zen. 1962an hasi ziren taldeak. 1967 eta 1968 izan zen salbuespena, bi urte horietan ere selekzioak aritu baitziren.

Taldea Garaipenak Urteak
Frantzia Mercier (Gan + Miko + Coöp) 5 1972, 1975, 1978, 1980, 1982
Euskal Herria Movistar Team 5 2015, 2016, 2018, 2019, 2020
Euskal Herria KAS 4 1965, 1966, 1974, 1976
Alemania T-Mobile (+Telekom) 4 1997, 2004, 2005, 2006
Danimarka Saxo Bank (+ CSC) 3 2003, 2008, 2013

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003. urtean, Hell on wheels filma egin zen Frantziako Tourraren inguruan, Telekom taldearen perspektibatik, Pepe Danquart izan zen filmaren zuzendaria.

The Tour Baby! filma Scott Coadyk egin zuen, Tourra bera eta bere inguruari buruz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]