Frantziako alemaniarren okupazioa Bigarren Mundu Gerran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Administrazio militarra Frantzian
Militärverwaltung in Frankreich
Occupation de la France par l'Allemagne
1940 – 1944
Administrazio militarra

Frantziako bandera

Frantziako armarria

FranceOccupee.jpg
Okupazioaren bilakaera
Geografia
Hiriburua Paris
Kultura
Hizkuntza(k) frantsesa
Historia
Aurrekoa
Flag of France.svgFrantziako Hirugarren Errepublika
Ondorengoa
Frantziar Errepublikaren behin-behineko gobernuaFlag of France.svg

Bigarren Mundu Gerran zehar Frantziako alemaniarren okupazioa edo administrazio militarra Frantzian (alemanez: Militärverwaltung in Frankreich; frantsesez: Occupation de la France par l'Allemagne) 1940ko ekaina eta 1944ko abenduaren artean jazo zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aliatuen armadak Frantziako Guduan menderatuak izan ondoren, Frantziako Gobernuak Hirugarren Reichekin borrokak gelditzea lortu zuen. 1940ko ekainaren 22an armistizioa sinatu zuten Compiègnen eta, ondorioz, Wehrmachtek herrialdeko iparraldea eta mendebaldea okupatu zituen, bestea Vichyko gobernuaren eskuetan utziz. Gainera, 1871 eta 1918 artean gertatu zen moduan, Alemaniak Alsazia-Lorrena eskualdea bereganatu zuen.

1942ko azaroaren 8an aliatuak iparraldeko Afrikan lehorreratu zirenean, alemaniar eta italiarrek gainontzekoa okupatu zuten. 1944ko ekainaren 6an, E egunean, Normandiako gudua hasi zen eta aliatuek Frantzia askatzeari ekin zioten. Abuztuaren 24an Paris askatu zuten baina abendura arte ezin izan zuten Frantzia osoa askatzea lortu.

Frantzia, Alemania bera eta gero, bonbardaketek gehien kalteraturiko bigarren Mendebaldeko Fronteko herrialdea izan zen, 75.000 zibil inguru hildako izan eta 550.000 tona bonba baino gehiago jasan zituena.[1] Askapenaren kanpainan bonbardaketak gogorrak izan ziren oso.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantziako alemaniarren okupazioa Bigarren Mundu Gerran Aldatu lotura Wikidatan