Frantziako departamendu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Metropolitar Frantziako 96 departamenduen mapa.

Departamendua Frantziako banaketa administratibo bat da, udalerria baino zabalagoa eta eskualdea baino txikiagoa. Frantzia 101 departamendutan banatuta dago; horietatik 96 Metropolitar Frantziakoak dira, eta gainerako 5ak, Frantziaren itsasoz haraindiko lurraldeetakoak.

Departamenduen banaketa 1789eko abenduaren 22an sortu zen, 1789ko Frantziako Konstituzio Batzarraren erabakiz, antzinako Frantziako probintziak ordezteko. Egungo 101 departamenduak 2011ko martxoaren 31n eratu ziren.

Departamendu bakoitzaren burua prefeta da.


Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Administration territoriale française eu.svg

Departamendua tokiko kolektibitate deszentralizatua ere bada, Kontseilu Orokorrak gidatua eta sei urterako Hautapen Unibertsal Zuzenez aukeratua.

Departamenduak eskualdetan taldekatuak daude eta barrutietan (arrondissements) zatituak. Azken hauek kantonamendu eta udalerritan zatituak daude.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantziako departamendu Aldatu lotura Wikidatan