Frantziako historiaurrea
Frantziako historia |
Historiaurrea eta Antzin Aroa |
Erdi Aroa |
Aroa Modernoa |
Aroa Garaikidea |
|
Zerrendak |
---|
Frantziako historiaurrea edo historiaurrea Frantzian Frantziako historiaren garaietako bat da, historia (erregistro moduan ulertuta) hasi baino lehenegokoa. Definizioz historiaurrean idazkirik ez dagoenez, iturri arkeologikoak erabiltzen dituzte historiaurrea deskribatzeko. Era berean, egungo Frantzia esparru geografiko moduan erabiltzea historia nazionalaren hitzarmenez finkatutako balio bat besterik ez da.
Bertan topatu dituzten lehendabiziko giza-aztarnak Lézignan-la-Cèbeko aztarna litikoak (2009) dira, duela 1,57 milioi urtekoak;[1] aldiz, historiaurrearen amaiera eta protohistoriaren hasiera (zeharkako idatzizko iturriak ditugunean) k. a. 1. milurtekoan gertatu zen, noiz greziarrak hegoaldeko kostaldean finkatu eta La Tène kultura garai historikoetako zeltar kultura bilakatu zen (galiar zibilizazioa hain zuzen ere).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Jones, Tim. «Lithic Assemblage Dated to 1.57 Million Years Found at Lézignan-la-Cébe, Southern France «» Anthropology.net.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |