Frantziako lehen ministro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziako Lehen Ministroa
Premier Ministre de la République Française
Armoiries république française.svg
Orain karguan
Informal meeting of energy and transport ministers (TTE). Arrivals, transport ministers Elisabeth Borne (37190062412) (cropped).jpg
TitularraÉlisabeth Borne
Hasiera2022ko maiatzaren 16a
Karguduna
TrataeraLehen Ministro (informala)
Beroren Gorentasun (dipl.)
Honen kideMinistro Kontseilua
Estatu Kontseilua
Defentsa eta Segurtasun Kontseilu Nazionala
EgoitzaHôtel de Matignon
IzendatzaileaFrantziako Presidentea
KargualdiaLimite gabea
Lehen titularraMichel Debré
Sorrera1958ko urriaren 4a
Webguneagouvernement.fr

Frantziako Lehen Ministroa (frantsesez: Premier ministre Français), ofizialki Frantziako Errepublikako Lehen Ministroa, Frantziako Gobernuko burua da. Hirugarren eta Laugarren Errepubliken garaian, gobernuburutza Ministro Kontseiluko Presidentearen (frantsesez: Président du Conseil des Ministres) esku zegoen. Bosgarren Errepublikaren ezarpenarekin, Ministro Kontseiluko Presidentetza abolitu zen Lehn Ministroaren kargua ezarriz.

Frantziako Presidentearen atzetik, Lehen Ministroaren kargua Frantziako bigarren kargurik garrantsitzuena da. Presidenteak izendatzen du Lehen Ministroa eta beraren dimisioa eska dezake. Frantziako Biltzar Nazionalak Lehen Ministroa eta Gobernuko kideak kaleratu ditzake. Izendatu izan ostean, Lehen Ministroak Ministro Kontseiluaren konposaketa proposatzen dio Presidenteari.

Gaur egun, Élisabeth Borne da Frantziako Lehen Ministro, 2022ko maiatzaren 16an Emmanuel Macron Presidenteak izendatu ostean. Borne lehen ministro kargua izaten bigarren emakumea da.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Ministroa Frantziako Presidenteak izendatzen du, eta teorian, presidenteak nahiko lukeen edonor aukera dezake. Praktikan, berriz, Biltzar Nazionalak gobernuko kideak kalera ditzakeenez zentsura-mozio baten bidez, lehen ministroaren izendapenak Biltzarreko gehiengoaren babesa izan behar du. Hori dela eta, 1986. urteko hauteskundeak ospatu ostean, François Mitterrand Presidenteak Jacques Chirac izendatu behar izan zuen lehen ministro, nahiz eta biak alderdi politiko desberdinetakoak izan.

Normalean lehen ministroak Biltzar Nazionaleko kideak izan ohi dira, baina gertatu izan da biltzarkideak ez ziren pertsonak lehen ministro bezala izendatu izana, eduki zezaketen esperientzia delarik, burokrazian, atzerriko harremanetan eta abar.

Nahiz eta lehen ministroaren izendapena praktikoki Biltzar Nazionaleko gehiengoaren araberakoa den, gobernua eratzerakoan ez da beharrezkoa lehen ministroak konfiantza-mozio bat gainditzea eta hortaz posiblea izango litzateke parlamentuko gehiengoen aurkako gobernu bat eratzea. Dena dela, tradizionalki, lehen ministroak konfiantza-mozio bat eskatzen du gobernua eratzerakoan.

Lehen Ministroen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

V. Errepublika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IV. Errepublika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin-behineko gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vichyko Gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

III. Errepublika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin-behineko gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

II. Inperio[aldatu | aldatu iturburu kodea]

II. Errepublika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monarchie de Juillet[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borboien berrezarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]