Frantziar Flandria
Jump to navigation
Jump to search

XVIII. mendean Erromantzea (orlegia) eta Germaniera (laranxa) mintzatzen diren eremuak adierazten diren Frantziar Flandriako mapa.
Frantziar Flandria, nederlanderaz: Frans-Vlaanderen eta frantsesez: La Flandre française, Flandriako Konderria zenaren zati da, gaur egun Frantziako Nord departamenduan dagoena. Eskualde hau gaur egungo Hauts-de-France frantziar eskualdean dago, eta nagusiki Lilleko barrutia, Douaiko barrutia eta Dunkerqueko barrutia barne hartzen ditu.
Era berean, eskualde hau beste bi azpieskualdetan banatzen da:
- Frantziar Westhoek, iparraldean, Lys ibaia eta Ipar itsasoaren artean, Dunkerqueko barrutiak osatzen du.
- Valoniar Flandria (frantsesez: La Flandre wallonne eta nederlanderaz: Waals Vlaanderen), hego-ekialdean, Lys ibaiaren hegoaldean, Lilleko barrutia eta Douaiko barrutiak osatzen dute.
Eskualde osoan frantsesa mintzatzen den arren, kostaldean berezko hizkuntza flandriera da.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantziar Flandria ![]() |