Edukira joan

Frantziska erromatarraren basilika

Koordenatuak: 41°53′28″N 12°29′19″E / 41.89122807°N 12.48854203°E / 41.89122807; 12.48854203
Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziska erromatarraren basilika
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′28″N 12°29′19″E / 41.89122807°N 12.48854203°E / 41.89122807; 12.48854203
Map
Historia eta erabilera
IrekieraIX. mendea
Izenaren jatorriaFrancesca Romana
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaFrancesca Romana
Arkitektura
ArkitektoaCarlo Lambardi (en) Itzuli
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Kontaktua
Helbideapiazza Santa Francesca Romana, 4 - Roma
Webgune ofiziala

Frantziska erromatarraren basilika Santa Maria Nuova izenez ere ezagutzen den eliza, Erroma hiriko basilika erromaniko bakarrenetarikoa da. IX. mendean sortua eta izen bereko martiriari eskainia, Erromako foroaren ondoan dago. Egungo ataria eta trabertinoko fatxada (1615) Carlo Lambardik diseinatu eta eraiki zituen.

Eliza IX. mendean eraiki zen, Paulo I.a aita santuak hala erabakita, aurretik zegoen otoiztegi baten gainean. X. mendean egindako zaharberritzearen ondoren, Ama Birjinari eskaini zitzaion eta Santa Maria Nova izena eman zitzaion foroko beste elizatik bereizteko. Beste eliza hori ere Mariari eskainia zegoen (Santa Maria Antiqua), eta IX. mendean lurrikara batek suntsitu zuen.

XII. mendean, eraikina berregituratu zuten kanpandorre bat eta absidearen apainketa gehituta. XV. mendean, Santa Frantziska erromatarraren erlikiak kriptara eraman zirenean, elizak izena aldatu zioten.

Eliza honetan dago Gregorio XI.a aita santuaren hilobia, Avignongo aita santuaren egoitza Erromara itzuli zuena.

Gaur egun, basilika fraide beneditar olivetarren administrazioaren menpe dago.

Irudien galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]