Frantzisko I.a Contikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Frantzisko I.a Contikoaren erretratua, grabatu garaikidea.

Frantzisko I.a Borboi-Condékoa Contiko Printzea (La Ferté-sous-Jouarre 1558ko abuztuak 19-Paris 1614ko abuztuak 3), Luis I.a Borboi-Condékoa eta Leonor Royeren hirugarren semea izan zen. Bere bi anaia nagusiak Henrike I.a Borboi-Condékoa Condéko printzea izango zena eta Karlos Soissonseko kondea izan ziren. Jaiotzerakoan, bere aitak, Contiko Markes titulua eman zion, baina, 1581ean, Contiko printze mailara igoa izan zen.

Bere senide gehienek ez bezala, ez zuen Frantziako erlijio gerretan parterik hartu, 1587an Guisako dukearen asmoenganako mesfidantza sentitzen hasi zen arte, Parisko Liga Santuaren aurka zegoela adierazi zuen, eta bere lehengusua zen Henrike III.a Nafarroakoari laguntzen hasi zen, baita bere anaia Henrike Condékoari ere.

1589an, Frantziako errege zen Henrike III.a erahila izan ondoren, bere anaiarekin batera, euren lehengusu Henrike III.a Nafarroakoa zin egin eta onartu zuten odolez Frantziako Errege bezala, Henrike IV.a izenarekin. Beti errege berria babesten jarraitu zuen, baita Karlos Borboikoa kardinalaren heriotzak, tronurako hautagai bezala kontutan hartua izatera eraman zuenean ere.

Bere lehen ezkontza, Joana Coemmerekin izan zen, eta honekin ez zuen seme-alabarik izan. Joana, 1601ean hil zen eta Frantzisko, bere bigarren ezkontzan Luisa Margarita Lorena-Guisakoarekin ezkondu zen. Euren alaba bakarra, hiru aste baino ez zituela hil zen, 1610ean. Frantzisko Contikoa, 1614an hil zen, oinordekorik gabe, eta Contiko Printze tituluak, erregearte bat jasan zuen 1629 arte, urte honetan, titulu hau, bere anaia Henrikeren biloba zen Armando Borboi-Contikoari eman zitzaiolarik.


Aurrekoa
Titulu berria
Contiko printzea
1581-1614
Ondorengoa
Armando Borboi-Contikoa