Frantzisko Maria Etxezarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Frantzisko Maria Etxezarreta
Bizitza
Jaiotza Durango1777ko urriaren  4a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1842ko apirilaren  14a (64 urte)
Jarduerak
Jarduerak Itsastarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Iberiar Penintsulako Gerra
Lehen Karlistaldia

Frantzisko Maria Etxezarreta (Durango, Bizkaia, 1777ko urriaren 4a - Bilbo, Bizkaia, 1842ko apirilaren 14a) bizkaitar itsasgizona izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1798an alfereza zen, eta urtebete geroago Roshforteko erasoaldian hartu zuen parte. 1805ean tenientea zela, atxilo hartu zuten Trafalgarko guduan. Espainiako Independentzia Gerran, lehorrean borrokatu zen, eta zauritu egin zuten. Gerra amaitutakoan, Santanderko portuko kapitain izendatu zuten, eta bi urte geroago Bilboko bigarren komandante. Bilboko defentsan jardun zuen, Lehen Gerra Karlistaren garaian. Brigadier egin zuten, 1837an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]