Frantzisko Saleskoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:58, 16 abendua 2015
Frantzisko Saleskoa
Frantzisko Saleskoa
Datu pertsonalak
Izen osoa François de Sales
Jaio 1567ko abuztuak 21
Château de Sales, Thorens-Glièrestik hurbil (Savoiako dukerria)
Hil 1622ko abenduak 28
Lyon, Lyonerria (Frantziako Erresuma)

Frantzisko Saleskoa (Château de Sales, Thorens-Glièrestik hurbil, 1567ko abuztuak 21 - Lyon, 1622ko abenduak 28) savoiar elizgizona izan zen. Genevako apezpikua izan zen, eta Erromatar Eliza Katolikoak Elizako doktore eta santu izendatu zuen. Haren jaieguna urtarrilaren 24an ospatzen da.

Bizitza

1593ean egin zen apaiz, eta Chablaisko kalbindarrak katoliko bihurtzeko saioak egin zituen. 1599an Genevako apezpikuaren laguntzaile izendatu zuten, eta 1602an apezpiku kargua eskuratu zuen. 1610ean, Joana Chantalgoa santuarekin batera, Bisitazioko Ordena sortu zuen.

Philothea edo Deboziozko bizitzarako sarrera (1608-1619, hiru aldiz euskarara itzulia, Silvain Pouvreauk, Joanes Haranederrek eta Jose Kruz Etxeberriak) idatzi zuen, eguneroko bizitzan Jainkoarenganako jaiera nola bizi erakusten duena. Haren lanak frantsesez eta hitz lauz idatzitako klasiko aurreko estiloko idatzi bikainenetakoak dira.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko Saleskoa Aldatu lotura Wikidatan