Frantziskotar familia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:05, 17 urtarrila 2016
Frantziskotarren ikur edo armarria.
Asisko Frantzisko Francisco de Zurbarán margolariak egindako lan batean.

Frantziskotar familia ordena erlijioso katolikoen multzo bat da, Frantzisko Asiskoaren arauei jarraitzen dieten moja, fraide eta laikoak biltzen dituena.

Anaia Txikien Ordena eskeko ordena 1207-1209an sortu zuen San Frantziskok, eta Inozentzio III.ak 1216an eta Honorio III.ak 1223an onartu zuten. Pobretasun erabatekoa eta predikuan ibiltzea ziren frantziskotarren oinarriak. Gaur egun hiru sail dituzte frantziskotarrek: anaia txikiak (OFM); kaputxinoak (OFMC), 1619an eratuak; komentukoak (OFMConv). Badira emakumeak ere frantziskotarren ordenan: Santa Klararen klaratarrak, eta kontzepzionistak). Beste kristau adarretan ere, hala nola anglikanoen eta luteranoen artean, frantziskotar ordenak daude.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantziskotar familia