Frantziskotarren eliza eta monasterioa (Dubrovnik)

Koordenatuak: 42°38′30″N 18°06′28″E / 42.6418°N 18.1078°E / 42.6418; 18.1078
Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziskotarren eliza eta monasterioa
Franjevački samostan u Dubrovniku
Kokapena
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboa Dubrovnik-Neretva eskualdea
Town in CroatiaDubrovnik
Koordenatuak42°38′30″N 18°06′28″E / 42.6418°N 18.1078°E / 42.6418; 18.1078
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1317
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura

Frantziskotarren eliza eta monasterioa (kroazieraz: Franjevački samostan i crkva) Dubrovnik hiriko eraikin multzo ezaguna da. Monasterioa eta elizaz gain liburutegia eta farmazia ere baditu. 1979tik aurrera hiriaren alde historikoa UNESCOren Gizateriaren Ondarea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin multzo honetako atalik zaharrena monasterioa da, XIII mendean Dubrovnikeko harresien kanpoaldean eraiki zena. 1317an harresien barnean monasterio berria altxatzea erabaki zuten, dena dela eraikuntza lanak hainbat mendetan luzatu ziren. Mihoje Brajkov maisuak altxatu zuen estilo erromanikoan. Garai hartakoa da farmazia ere, oraindik lanean jarraitzen duen munduko farmaziarik zaharrena da beraz. Monasterioak bi klaustro ditu, azpikoa, zaharra, erromanikoa, 120 zutabeduna, eta goikoa berriz pizkundekoa.

XV mendean eliza gotikoa eraiki zuten alboan baina 1667ko ñlurrikarak ia erabat suntsitu zuen. Marmolezko pulpitoa izan zen salbatu zen elementu bakarretakoa. Hurrengo urteetan berreraiki egin zuten eta elementu aipagarrienetakoa Giuseppe Sardi eskultore veneziarraren bast aldetako aldarea da, 1684 eta 1696 artean egindakoa. Aldarearen dekorazioak 1888an margotu ziren.

XVII mende berean eraiki zan liburutegia. 20.000 liburu inguru ditu, hauetatik 1.200 eskuizkribu eta 137 inkunable.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]