Franz König
Itxura
Franz König (Sankt Pölten, 1905eko abuztuaren 3a - Viena, 2004ko martxoaren 13a) austriar kardinala izan zen.
Filosofian eta teologian doktoratu zen Erromako Unibertsitate Pontifizio Gregoriatarran. 1933an apaiztu ondoren, kapilau eta irakasle izan zen. 1956an Vienako artzapezpiku izendatu zuten eta 1958an Joan XXIII.a Aita Santuak kardinal sortu zuen. Hiru konklabetan parte hartu zuen: 1963an, 1978ko abuztuan eta 1978ko urrian.
Joan XXIII.ak izendatutakoetatik bizirik atera zen azken kardinala izan zen.