Franz Liszt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Franz Liszt
Liszt 1858.jpg
Bizitza
Izen osoa Liszt Ferencz
Jaiotza Raiding1811ko urriaren 22a
Herrialdea  Hungaria
 Austria-Hungariako Inperioa
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Bayreuth1886ko uztailaren 31 (74 urte)
Familia
Aita Adam Liszt
Ama Anna Liszt
Bikotea(k) Marie d'Agoult
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa University of Music and Performing Arts Vienna
Hizkuntzak frantsesa
alemana
Irakaslea(k) Adam Liszt
Carl Czerny
Antonio Salieri
Anton Reicha
Ferdinando Paër
Ikaslea(k) Árpád Szendy
Carl Filtsch
Antal Siposs
Caroline Montigny-Rémaury
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, musika-irakaslea eta virtuosoa
Lan nabarmenak Hamlet (Liszt)
Dante Symphony
Mazeppa
Jasotako sariak
Mugimendua Erromantizismoa
Genero artistikoa Sinfonia
Musika instrumentua pianoa
Organoa
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
IMDb nm0006172
Liszt sign.JPG

Franz Liszt (hungarieraz: Liszt Ferenc; Doborján[1], Austriako Inperioa, gaur egun Austria, 1811ko urriaren 22a - Bayreuth, Alemaniar Inperioa, 1886ko uztailaren 31) erromantizismo garaiko hungariar musikagile, piano-jotzaile eta zuzendaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liszt, 1870 inguruan. Argazkilaria: Pierre Petit.

Lehen piano-kontzertua bederatzi urterekin eman zuen. 1821. urtean, Carl Czerny eta Antonio Salieriren ikasle izan zen Vienan. 1823-1835 urteetan, Parisen, Anton Reicha eta Ferdinando Paëren ikasle izan zen. Bere garaiko artista eta idazle askoren lagun izan zen: Hector Berlioz, Frédéric Chopin, Richard Wagner, Victor Hugo, Alphonse de Lamartine, George Sand eta Eugène Delacroix, besteak beste.

1848. urtean Weimarko gorteko kapera-maisu izendatu zuten, eta han izan zen 1859 arte. Weimarren, Wagner (Lohengrin, 1850), Schumann, Berlioz, Mendelssohn, Weber eta Schuberten musika-lanak estreinatu zituen. Garrantzi handiko musikagune egin zuen Weimar hiria. Garai hartan idatzi zituen Fausto (1853-1861) eta Dante (1856) sinfoniak; bizitzako aldirik emankorrena izan zuen hura.

1860tik aurrerako musika-lanek erlijioa dute gaitzat: Santa Isabelen kondaira (1862) eta Christus oratorioa (1866). 1869 urtetik aurrera, Erroman, Weimarren eta Budapesten bizi izan zen. Bizitzako azken bost urteetan irakaskuntza izan zuen zeregin nagusia. Alexander Siloti, Frederic Lamond, Moriz Rosenthal eta Felix von Weingartner ikasle izan zituen, besteak beste.

Liszten musikagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mende-erdi batez liluratu zituen Lisztek musikazaleak pianoan zuen abileziagatik. Abiadura izugarria zuen, eta indar handia. Musikagile gisa berrikuntzak egin zituen, eta orkestrarako genero berri bat sortu zuen: poema sinfonikoa. Azken lanetan inpresionismoari eta espresionismoari aurrea hartu zien. Liszten ekarpenik handiena hizkuntza harmonikoa eta tonalitatea zabaltzea izan zen, eta XX. mendeko musikagile askori aurrerabidea erakutsi zien.

Aipatutakoez gainera, haren lan aipagarrienak dira pianorako idatzitako Harmonia poetikoak eta erlijiosoak (1834-50), Joaldi traszendentezko estudioak (1838), hiru Kontzerturako estudio handi (1848), hobekuntza-estudioak, Ab irato izenekoak, partitura ezagunei egindako transkripzioak eta bere garaiko opera famatuen bariazioak (Bellini, Donizetti, Verdi), Rapsodia hungariarrak, Maitasunezko ametsak, baladak.

Orkestrarako lanak hiru taldetan bereizten dira. Lehenak hamabi poema sinfoniko biltzen ditu, Prometheus (1850), Orpheus (1854-56) eta Hamlet (1859), besteak beste. Bigarren taldekoak sinfoniak dira koruekin batera eta hirugarrenean orkestrari trebetasun handiagoa eskatzen dioten lanak: Mefisto balsa, Dibertimentua hungariar erara, Schubert-en martxak eta Rákóczy-ren martxa. Eliz musikaren barruan Graneko Meza (1855), Missa choralis (1865), Koroatze Meza Hungariarra (1867), kantatak, requiem bat eta organorako Misa pro Organo aipatu behar dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Franz Liszt Aldatu lotura Wikidatan