Fraser Stoddart
Itxura
Sir James Fraser Stoddart (Edinburgo, 1942ko maiatzaren 24a – Melbourne, 2024ko abenduaren 30a) eskoziar-estatubatuar kimikaria izan zen. 2016ko Kimikako Nobel Saria jaso zuen Jean-Pierre Sauvage eta Ben Feringarekin batera molekulak erabilita munduko makinarik txikienak garatzeagatik.
Zientzia eta filosofia ikasketak egin zituen Edinburgoko Unibertsitatean. Kimikako irakaslea da Ipar-mendebaldeko Unibertsitatean. Kimika supramolekularraren eta nanoteknologiaren arloan lan egiten du.