Fred Lawrence Whipple

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fred Lawrence Whipple

(1927)
Bizitza
JaiotzaRed Oak1906ko azaroaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCambridge2004ko abuztuaren 30a (97 urte)
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Occidental College (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Joseph Veverka (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Fred Lawrence Whipple (Red Oak, Iowa, AEB, 1906ko azaroaren 5a - 2004ko abuztuaren 30a) estatubatuar astronomoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaliforniako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, Los Angelesen. Pluton aurkitu berriaren lehen orbita kalkulatzen lagundu zuen ikasle-garaian. Ikasketak bukatuta, 1931n, eskolak ematen hasi zen Harvard Unibertsitatean, eta bertako irakasle izan zen 1977 arte.

1955etik 1973ra Smithsonian Astrofisika Behatokiko zuzendari izan zen. Argazki-sistema berriak erabiliz meteoroen ibilbideak kalkulatu zituen, eta ia meteoro guztiak kometa-zati hautsiez osaturik daudela frogatu zuen.

1950ean, kometak elur pilota zikinak bezalakoak izango zirela proposatu zuen, hondakinezko geruza isolatzaileen barruan izotzezko bihotza zutelako. Bere proposamena 1986an frogatu zen, Halley kometa igaro zenean egin ziren azterketetan. Bestalde, kometen errotazioa aztertu zuen eta eguzki-sistemari buruzko liburuak idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]