Freddy Krueger
Freddy Krueger | |
---|---|
Argitalpena | |
Sortzailea | Wes Craven |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Lan eratorriak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | , 1942ko otsailaren 27a |
Heriotza | , XX. mendea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | serieko hiltzailea |
Bestelakoak | |
Etsaiak | Nancy Thompson (en) , Tina Gray (en) , Alice Johnson (en) , Jesse Walsh (en) eta Kristen Parker (en) |
Frederick Charles Krueger edo Fred zein Freddy Krueger gaiztoen artean pertsonaia gaiztoena dugu, A Nightmare on Elm Street beldurrezko film sailaren protagonista. Pertsonaia Wes Cravenek sortu zuen eta orain arte bi aktorek interpretatu dute: Robert Englund, 2003 urteko filma arte, telefilm saila barne, eta Jackie Earle Haley, 2010eko filmearen "remake"an.
Freddyren ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo aldiz A Nightmare on Elm Street, 1984an, agertu zen. Pertsonaia bitxia da ezen pertsonen ametsetan agertzen baita, batez ere haurren eta nerabeen ametsetan; ametsetan egiten dituen gauzak bizitza errealean ere islatzen dira, hau da, ametsetan norbait hiltzen badu, errealitatean ere hilko da.
Fisikoki bere irudi fisikoa oso zehaztuta dago: aurpegi desitxuratua, sonbreru zahar bat, marra berdeak eta gorriak dituen jertseia eta berak egindako aiztoen eskularrua. Psikologikoki oso gaiztoa bada ere, umore beltzaren puntu bat ere badaki erakusten. Agertzen denean sokan saltoka ari diren neskatxa batzuen kanta entzuten da.
Pertsonaiaren jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wes Craven zuzendariari sinisten badiogu, Freddyren jatorria Los Angeles Times egunkarian agertutako berri batzuetan aurki ditzakegu. Antza, hedabide horretan Asiako hegoekialdean bizi ziren pertsona batzuen arazoez berri batzuk agertu ziren. Egunkariaren arabera pertsona horiek ametsetan hil omen ziren, amesgaiztoen artean. Hildako batek, ingeniari baten semea, amesgaiztoak zirela eta, ez zuen lo egin nahi. Gau batean haren garrasia entzun zuten eta, gelan sartzerakoan, hilda topatu zuten.[1]
Aldi berean, zuzendariak bere haurtzaroaren gertaera bat aipatu izan du. Gau batean bere gelan zegoela, leihotik kalean itxura txarreko gizon bat ikusi zuen; hark, irifarrez, begietara begiratu zion. Haurra ezkutatu zen eta berriro ere begiratzera joan zenean, gizona kalean jarraitzen zuen. Beldurrez, anaia nagusiari kontatu zion eta hura kalera jaitsi zen baina ordurako gizona ez zegoen.
Jertseiaren koloreak ere ez omen dira kasualak. Antza, berdeak eta gorrial gizakien erretinari gehien harritu egiten dutenak dira.[1]
Filmen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A Nightmare on Elm Street (1984). Wes Cravenek zuzenduta.
- A Nightmare on Elm Street 2: Freddy's Revenge (1985). Jack Sholderrek zuzenduta.
- A Nightmare on Elm Street 3: Dream Warriors (1987). Chuck Russelek zuzenduta.
- A Nightmare on Elm Street 4: The Dream Master (1988). Renny Harlinek zuzenduta.
- A Nightmare on Elm Street 5: The Dream Child (1989). Stephen Hopkinsek zuzenduta.
- Freddy's Dead: The Final Nightmare (1991). Rachel Talalayk zuzenduta.
- Wes Craven's New Nightmare (1994). Wes Cravenek zuzenduta.
- Freddy vs. Jason (2003). Ronni Yuk zuzenduta.
- A Nightmare on Elm Street (2010). Samuel Bayerrek zuzenduta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]