Frederick Rolfe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Frederick Rolfe
Corvo.jpg
Bizitza
Jaiotza Londres1860ko uztailaren  22a
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza Venezia1913ko urriaren  25a (53 urte)
Hobiratze lekua Veneziako San Michele hilerria
Heriotza modua : cerebrovascular diseasea Itzuli
Hezkuntza
Heziketa St Mary's College, Oscott Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, argazkilaria, historialaria, margolaria eta eleberrigilea
Lan nabarmenak Hadrian the Seventh Itzuli
Izengoitia(k) A. Crab Maid
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Rolfe, 1890 inguruan.

Frederick William Rolfe, goitizenez Baron Corvo (Londres, Ingalaterra, 1860ko uztailaren 22a - Venezia, Italia, 1913ko urriaren 25a) ingelesezko idazlea izan zen. Katoliko egin zen, eta apaizgaitegi batean sartu zen, baina handik egotzi zuten homosexuala zelako. Artegintzan jardun ondoren (pintura, argazkigintza) Yellow Book aldizkarian hasi zen idazten, eta ipuin-bilduma bat argitaratu zuen: Stories Toto Told Me (1898, Totok kontatu zizkidan ipuinak). Ondoren Hadrian the Seventh (1904, Adriano VII.a), Sir Tarquinio (1905, Tarquinio jauna) eta idazlearen obrarik ezagunena, The Desire and The Pursuit of The Whole (1934an argitaratua, Absolutuaren grina eta bilatzea) lan autobiografikoa idatzi zituen. Symons kritikariak haren biografia argitaratu zuen 1934. urtean, eta lan hari esker egin zen ezaguna Rolfe.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]