Edukira joan

Frederika Badengoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frederika Badengoa

Queen Consort of Sweden (en) Itzuli

1797ko urriaren 31 - 1809ko martxoaren 29a
Sofia Magdalena Danimarkakoa - Karlota Holstein-Gottorpekoa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFriederike Dorothea von Baden
JaiotzaKarlsruhe1781eko martxoaren 12a
Herrialdea Badengo Dukerri Handia  1797)
 Suedia  (1797 -
HeriotzaLausana1826ko irailaren 25a (45 urte)
Hobiratze lekuaRiddarholmen eliza
Pforzheim
Familia
AitaPrince Karl Ludwig, Hereditary Prince of Baden
AmaLandgravine Amalie of Hesse-Darmstadt
Ezkontidea(k)Gustavo IV.a Adolfo Suediakoa  (1797ko urriaren 6a, 1797ko urriaren 31 -  1812ko apirilaren 7a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Zähringen (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakezkontidea
Jasotako sariak

Find a Grave: 15926653 Edit the value on Wikidata

Frederika Dorotea Guillermina Badengoa (suedieraz, Fredrika Dorotea Vilhelmina av Baden; Karlsruhe, 1781eko martxoaren 12aLausana, Suitza,1826ko irailaren 25a) printzesa eta erregina izan zen, Gustavo IV.a Adolfo Suediako erregearekin ezkontzean.[1][2][3][4]

Frederika Karlsruhe jauregian jaio zen, izen bereko herrian, Badengo dukerrian. Gurasoak Karlos Luis Badengo printze oinordekoa eta Amalia Hesse-Darmstadteko printzesa izan ziren. Luisa Badengo eta gero Errusiako enperatriza izan zenaren ahizpa zen.[5]

Gustavo IV.a Adolfo Sudiakoa eta emazte Frederika Badengoa

1797. urtean Leipzigen Gustavo IV.a Adolfo Suediako erregearekin konprometitu ostean, 1797ko urriaren 31n Stockholmen ezkondu zen, erregina bihurtuz. Itxuraz, ezkontza zoriontsua izan zen eta erregeak, bere aitak ez bezala, ezkontza bizitzan interes handia zuela ematen zuen. Elkarrekin bidaia luzea egin zuten atzerrira 1803 eta 1805 artean.

Bikoteak bost seme-alaba izan zituen:

Ezkon-arrakasta ez bezala, erregeen agintaldia nahiko txarra izan zen. 1809. urtean, Suediak Finlandia galdu zuen Finlandiako gerrako porrotaren ostean, eta erregearen ospeari kalte handia egin zion. Gustavo Adolfo bere familiarekin batera atxilotu zuten 1809ko maiatzaren 13an. Stockholmeko Errege Jauregian atxilotuta egon ostean, erregea 1809ko martxoaren 13an Suediako erregetza boterea kendu eta familia erbesteratu egin zen. Kopenhagen egonaldi laburra egin ostean, Badenera abiatu ziren, Frederikaren jaioterrira. Han ezkontideen arteko harremanak hoztu ziren eta 1812. urtean ofizialki banandu ziren.

Dibortzioaren ostean, Frederika Suitzara joan zen, eta, itxuraz, beste maitasun-harreman bat hasi zuen baroi suitzar batekin. Lausanan hil zen 1826ko irailaren 25ean, Italiara bidaia bat egitera zihoala.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laponiako Fredrika, Dorotea eta Vilhelmina herriak bere omenez izendatu zituzten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Federico de Baden _ AcademiaLab» academia-lab.com (kontsulta data: 2025-12-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Federica de Baden» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (kontsulta data: 2025-12-19).
  3. Federica de Baden. .
  4. Rosali. (viernes, 12 de marzo de 2021). «puntadas contadas por una aguja: Federica de Baden (1781-1826)» puntadas contadas por una aguja (kontsulta data: 2025-12-19).
  5. (Gaztelaniaz) «Genealogía de x Federica de Baden» Geneanet (kontsulta data: 2025-12-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]