Frederiko II.a Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frederiko II.a Handia
Friedrich Zweite Alt.jpg
Arms of Brandenburg.svg
Brandenburgoko margraverriako printze hautesle


King of Prussia (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza Berlin1712ko urtarrilaren 24a
Herrialdea  Prusiako Erresuma
 Alemania
Heriotza Sanssouci jauregia1786ko abuztuaren 17a (74 urte)
Hobiratze lekua Sanssouci jauregia
Garrison Church (en) Itzuli
Heriotza modua : eritasuna
Familia
Aita Frederick William I of Prussia
Ama Sofia Dorotea Hannoverkoa
Ezkontidea(k) Elixabete Kristina Brunswick-Lüneburg-Bevernekoa  (1732ko martxoaren 10a, 1733ko ekainaren 12a -  1786ko abuztuaren 17a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Hohenzollern dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak gerra-jauna
Lantokia(k) Erdialdeko Europa
Jasotako sariak
Kidetza Prusiako Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Musika instrumentua Zehar txirula
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa

Musicbrainz: 25ed94e2-11a5-4471-b02e-e425ed9354f1 Discogs: 567752 IMSLP: Category:Frederick_II Find a Grave: 2986 Edit the value on Wikidata
Friedrich II signature.png

Frederiko II.a Handia (alemanez: Friedrich II.; Berlin, 1712ko urtarrilaren 24aPotsdam, 1786ko abuztuaren 17a), Frederiko II.a Prusiakoa ere deitua, Hohenzollern dinastiako Prusiako erregea, 1740 eta 1772 artean, eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko Brandenburgeko printze hauteslea (Frederiko IV.a Brandenburgekoa) izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gazte zela, ertietarako zaletasuna erakutsi zuen, eta horrek Frederiko Gilen I.a bere aitarekin istiluak sortu zizkion. Heziketa militarrari ihes egin nahiak porrota ekarri zion: Küstrinen espe sartu zuten (1732), eta Katte bere laguna nola hiltzen zuten ikusi behar izan zuen. Politikatik bazterturik, administrari-lanetan eta bizitza militarrean hasi zen, eta ondoren Rheinsbergeko gazteluan bere gisara bizi ahal izan zuen, jakintsuez inguraturik (Voltaireren adiskide izan zen). Aginpidearen teoria bat landu zuen, frantsesez idatzia (Antimachiavel, 1740; Histoire de mon temps, 1746).

1740an errege egin zutenean, aitaren politika bera eraman zuen aurrera: aitoren seme-alaben lehentasunak zaindu zituen, eta zuzentza hobetzeko prestatua zuen kodea ez zen indarrean jarri. Administrari ona izan zen; Zazpi Urteko Gerra amaitzean, erresuma berriro jaso zuen.

Ekonomia merkantilista eta industria bultzatu zuen, baina betiere agintaritzatik gidaturik. Atzerriko politikan aitak ez bezala jokatu zuen: Austriaren kontra aritu zen etengabe. Austriako Erregetzarako Gerran, Silesia hartu zuen, gerra deklaratu ere egin gabe. Baina ez zuen Ingalaterra bereganatzea lortu (Westminsterreko hitzarmena, 1756), eta Zazpi Urteko Gerra hasi zuten, Prusia ia hondamendira eraman zuena. Poloniaren lehen zatiketan parte hartu zuen (1772), eta Bavariako Oinordetzarako Gerran (1779) Austriaren kontra egin zuen, haren kontra Printzeen liga sortuz (1885). Prusiaren indarra gailurrera eraman zuen, baina ahulezia handiak utzi zituen agerian; zurruntasunarena, batez ere, zentralismo eta autoritarismo gehiegizkoaren ondorio zena; horrek argi dezake, beharbada, zergatik erori zen Prusia Napoleonen mende.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]