Fredrikstad FK

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fredrikstad Fotballklubb
Ezizena(k) Aristokratene
(aristokratak)
Sorrera 1903
Futbol zelaia Fredrikstad Stadion
(edukiera: 12.560 lagun)
Presidentea Norvegia Håkon Wibe-Lund
Entrenatzailea Norvegia Per-Mathias Høgmo
Liga Norvegiako 3. maila
2017 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1957ko Kopa finala.

Fredrikstad Fotballklubb edo FFK Norvegiako futbol talde onenetakoa da, Fredrikstad hirikoa. 9 aldiz irabazi du Norvegiako futbol liga eta beste 11 aldiz Kopa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1903an sortu zen. Garai hartan talde kirolanitzak izaten ziren eta futbola atal bat baino ez zen izaten, Fredrikstad aldiz futbol talde gisa sortu zen eta horregatik du Fredrikstad Fotballklubb izena. Gaur egungo kolore zuri gorria 1927an hartu zuen.

Lehenengo titulua 1932an eskuratu zuen, Norvegiako Kopa eta hamarkada horretan herrialdeko talde indartsuena bihurtu zen 5 Kopa eta bi liga lortu baitzituen. Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek okupatu zuten herrialdea eta 1945 arte ez zen futbol txapelketa berririk antolatu.

50. hamarkadan urrezko aro berria izan zuen Fredrikstadek, 60. hamarkadaren hasierara luzatu zena, sei liga berri eta lau kopa eskuratu zituen. Ordutik aurrera ordea jeitsiera nabarmena izan zuen eta sarritan behe mailatan aritzea ere tokatu zitzaion. Bi kopa berri lortu izan ditu ordutik, 1984koa eta 2006koa, eta oraindik ere Ligan zein Kopan garaipen gehien dituen bigarren taldea da.

2011an Raio Piiroja jokalari estoniarraren kontratuaren inguruan ikerketak hasi zituzten eta abenduan poliziak miaketak egin zituen taldearen egoitzan. 2012an maila galdu zuen eta ordutik 1. Divisjon (2.mailan) ari da jokatzen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norvegian: 20[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (9): 1938, 1939, 1949, 1951, 1952, 1954, 1957, 1960, 1961.
  • Kopa (11): 1932, 1935, 1936, 1938, 1940, 1950, 1957, 1961, 1966, 1984, 2006.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]