Edukira joan

Fregoliren sindromea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Fregoliren sindromea
Deskribapena
Motadelusional misidentification syndrome (en) Itzuli
EspezialitateaPsikiatria
psikoterapia
Honen izena daramaLeopoldo Fregoli (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10F22
GNS-9297.8

Fregoliren sindromea, nahasmen neuropsikiatriko bat da. Gaixoak sinisten du ezagutzen ez dituen pertsonak ezagutzen dituela, edo pertsona guztiak pertsona bera direla uste du. Sindrome hau burmuineko hainbat lesiorekin lotuta dago[1], eta, eskuarki, gaixotasun paranoiko bat da.

Fregoli sindromea duen pertsona batek tokiak, gauzakiak, eta ekitaldiak ere nahas ditzake, aurretik ezagutzen dituela esanez. Nahaste hori nodo asoziatiboen bidez azal daiteke. Horrek esan nahi du gaixoak aurretik ezagutzen duen pertsona baten antzeko aurpegia ikusten badu, ezagutzen duen pertsonaren aurpegiaz gogoratuko dela.

Sindrome hau ilusio monotematiko eta identifikazio faltsutzat hartzen da. Alde batetik, ilusio monotematikoa da, delirio mota bakarrari buruz izaten delako. Eta bestetik, identifikazio faltsua da, pertsonak, lekuak eta objektuen identifikazio okerra egiten duelako. Psikiatrek diote sindrome hau aurpegiaren pertzepzio normalaren hausturarekin erlazionatua dagoela, Capgrasen sindromea bezala.

Fregoliren sintomak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fregoliren sindromearen sintomarik ohikoenak honakoak dira:

  • Handinahikeriak
  • Ikusmen-memoria gabezia
  • Autokontrol falta
  • Autokontzientzia falta
  • Lilurak
  • Funtzio exekutiboen gabezia
  • Malgutasun kognitibo gabezia
  • Jarduera epileptogenikoa

Sindrome honen kausarik aipagarrienak Lebodopa tratamendua, burmuineko lesio traumatikoa, giro fusiformea eta P300 fusiformea dira.

Levodopa tratamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lebodopa L-DOPA bezala ezagutzen da, eta hainbat katekolaminen aitzindaria da, hain zuzen dopamina, epinefrina eta norepinefrinen aitzindari. Parkinsona tratatzeko erabiltzen da. Azterketa klinikoek frogatu dute lenodoparen erabilera delirio eta ilusio optikoak eragin ditzakeela. Gaixo gehienek, normalean delirio gehiago jasaten dituzte haluzinazioak baino. Lebodoparen erabilera jarraiaren ondorioz, delirioek gaixoaren pentsamendu guztiak beteko dituzte, hau da, momentu oro jasango ditu delirioak. Azterketa esperimentaletan, lebodoparen kontzentrazioa gutxitzen denean, delirioak ere murrizten dira. Beraz, adituek hurrengoa ondorioztatu dute: antiparkinsona tratatzeko erabiltzen diren medikamentuak direla Fregoli sindromearen kausa nagusiak[2].

Burmuineko lesio traumatikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burmuineko eskuineko zati frontaleko eta ezker tempo-parietaleko lesioek Fregoliren sindromea eragin dezakete. Burmuineko lesioa zuten gaixoek memoria berreskuratzeko prozesua nabarmenki kaltetuta zeukatela aurkitu zuen Feinberg-ek. Honen arabera, lesio hauek jasan dituzten gaixoek denbora laburrean memoria eta funtzio exekutiboen galera jasaten dute.

Burmuineko lesioa jasan duten pertsonekin egindako probak diote oinarrizko arreta eta ikusmen prozesamendu motorreko abiadura normalean normalak direla. Hala ere, gaixo horiek akats asko egin zituzten, arretaz zeregin zehatzak egin zituztenean. Entzumen-arreta selektiboa aztertzeko probak ere egin zituzten.

Gaixo hauek aukeratutako erantzunak semantikoki erlazionatuak zeuden; adibidez, barazkiak aukeratu ordez, frutak aukeratzen zituztela. Orokorrean, burmuineko lesioak dituzten gaixoek, besteak beste, auto-kontrola eta arrazoi soziala erabiltzeko arazoak izan zituztela ondorioztatu zuten.

Fregoliren sindromearen arazo nagusia gauzen arteko gehiegizko asoziazioa da. Gehiegizko asoziazio horren kausak hauek dira:

  • Asalduak autokontrolean – ondorio zehaztugabeen onarpen pasiboa.
  • Akastun iragazketa — lekuak gaizki uztartzeko joera.
  • Iraunkortasuna — Ordezko hipotesi batera iristeko ezintasuna.

Giro fusiformea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo ikerketek eskuin lobulu tenporalaren lesioak eta zirkunboluzio fusiformeak DMSa (identifikazio okerraren sindromea) eragin dezaketela frogatu dute. Fregoliren sindromea pairatzen duten pazienteen erresonantzia magnetikoek, hipokanpoak eta giro parahipokanpalak aurreko lobuluan lesioak sortzen dituztela adierazi dute, baita erdiko eta beheko eskuin lobulu tenporal giroan ere. Erdiko eta beheko giro horiek, ikus-azterketaren informazioa berreskuratzean epe luzeko memoriaren biltegiak dira, hain zuzen ere, aurpegien ezagupenean. Hori dela eta, konexio hauen lesioak aurpegi faltsuaren antzematearen desoreken faktore nagusienetakoa izan daitezke.

Orain dela gutxi, aurpegi espezifikoen eremu bat aurkitu dute giro fusiformetan, aurreko giro fusiformearen ondoan kokatzen dena. Hudson-ek egindako erresonantzia magnetikoetan ikus daiteke lesioak agertzen direla aurreko giro fusiformean, aurpegi espezifikoen eremutik gertu dagoena. Hau Fregoli sindromearekin eta beste DMS batzuekin erlazionatuta dago. Aipatutako lesioak epe luzeko ikus-memoriaren etena eragin dezake, gizakien aurpegien antzemate okerrak sortuz.

Bestalde, gure burmuinak bi bidetan hautematen ditu ikus-egoerak: lehenengoa, lobulu okzipital parietalaren bide dortsaletik antzematen dena (honetan, ikus-materialak aztertzen dira); eta bigarrena, sabelaldeko bide tenporal-okzipitalatik antzematen dena (honek objektuak eta aurpegiak ezagutzen ditu). Modu honetan, egituren lesioak edota konexio finen etenak DMSa eragin dezakete.

P300 anormala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzemate okerraren sindromearen arrazoia identifikazio- eta ezagutze-prozesuen nahasketa bat dela uste da. Ondoren egindako prozesaketen integrazio-informazioak lan-memoria adierazten du (WM). P300 WMren indizea da, eta WMaren azterketetan zehar erabiltzen da DMS daukaten pazienteengan. Paziente osasuntsuekin konparatuta, DMSdun pazienteek P300 anplitudea txikiagoa adierazten dute, baita P300 sortasun-luzapena ere.

Egindako ikerketetan, DMS eta eskuin hemisferioko funtzioetako lesioen arteko korrelazioa ikusi da. P300 osagaia aktibitate mentalaren indizea da, bere anplitudea handitzen duena estimulua jaisten doan heinean. P300 osagai hau lan-memoriaren eguneratzearekin erlazionatuta dago. Papageorgiou, hau da, antzemate okerraren sindromearen froga psikologikoek frogatu dute burmuin elektrofisiologikoko aktibitatearen lan-memoriak eta P300 osagaiak DMSaren mekanismoa identifikatzera lagun dezaketela. Modu horretan, lan-memoria azterketetan P300 osagaian oinarritu ahal dira.

DMS jasotzen duten pazienteek P300en anplitudea txikiagoa dute eskuin hemisferioan, pertsona osasuntsuek baino. Emaitza hauetan oinarrituta, ikertzaileek P300 anplitude txikiak sustantzia grisarekin oso erlazionatuta daudela adierazi zuten; aurkikuntza hau DMS duten pazienteen ezaugarriekin eta sustantzia grisaren narriadurarekin bideratu zen. DMSdun pazienteek P300 murriztapen luzeagoa zutela adierazi zen, baita hauen memoria-jarduerak paziente osasuntsuenak baino txikiagoak zirela ere. Horrela, ikertzaileek adierazi zuten paziente hauek estimulu baten aurrean, arazoak zituztela haien baliabideak bideratzeko, eta honen arrazoia eskuin hemisferioaren neuroendekapena zela. Oro har, beste ikerketa batzuetan, DMS eta sustantzia grisaren narriaduraren arteko erlazioa eskuin eremu frontalean, hau da, arreta-baliabideak kontrolatzen duen eskualdean, ematen zela ikusi zuten. Ikerketa hauek oso garrantzitsuak dira DMSaren mekanismoa identifikatzen lagundu ahal dutelako, tratamendu eraginkor bat landuz DMS jasaten duten pazienteentzako[3].

Behin gaixotasuna identifikatuta dagoela, farmakoen terapia hasten da. Farmako antipsikotikoak Fregoli eta beste DMS gaixotasunen tratamendurako erabili ohi dira. Bestalde, antidepresiboak eta antikonbultsioak erabili daitezke tratamenduan zehar. Fregoliren sindromea duen paziente batek bestelako desoreka psikologikoren bat izatekotan, tratamenduaren emaitzak trifluoperazinaren erabilerako uzten dira[4].

Sindromearen izena Leopoldo Fregoli (1867-1936) aktore italiarretik dator. Izan ere, aktore honek gaitasun handia zeukan itxura-aldaketa arinak egiteko. 1927an, P. Courbon-ek eta G. Falla-k sindrome honen berri eman zuten Síndrome d’ilusión de Frégoli et schizophrénie izeneko dokumentu baten bidez. Bertan, 27 urteko emakume baten historia kontatzen da. Emakume hau Londresen bizi zen, eta antzokian ikusitako bi aktore haren atzetik segika zenbiltzatela uste zuen.

Antzemate okerraren sindromea eta Fregoli

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paziente hauek identifikatzeko arazoak dituzte, objektu, ekintza, inguru edo pertsona bat izaten denean. Mota askotako DMSak daude, hala nola, pertsona bikoitzaren sindromea, intermetamorfosia, Capgras sindromea eta Fregoli sindromea. Hala ere, sindrome guztiak familiarizatzeko prozesuaren funtzionamendu okerrarekin erlazionatuta daude. Sindromerik ezagunenak Capgras eta Fregolirena dira. Lehenengoa lagun, familia kide edo ezagun bat biki faltsu batekin nahasten da. Bigarrenean, aldiz, bi pertsona mozorrotutako pertsona bakar bat direla uste da. Sindrome hauen artean, objektuak identifikatzen ez dutenak ere agertzen dira.

Fregoli eta Capgras sindrome baterako existentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi sindrome hauen baterako existentzia handitzen da beste desoreka mentalak daudenean, adibidez, eskizofrenia, desoreka bipolarrak ea beste motatakoak. Pertsonalitate gabeko sintomak handinahikeriako desoreka duten pertsonengan adierazten dira. Hala ere, sintoma hauek eten egiten dira sindromeak asko garatuta daudenean[5].

Gaur egungo ikerketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DMS azterketak oso zailak izaten dira, izan ere, desoreka psikologikoekin batera datoz. Nahiz eta hauei buruz informazio asko egon, oraindik datu anatomiko eta fisiologiko asko ezezagunak dira. Ikus-anomalia altuko analisi semiologikoek eta hauen kokapenek lagundu dezakete Fregoli eta beste antzemate okerren sindromeen arrazoiak azaltzen.

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Devinsky, Orrin (6 January 2009). "Delusional misidentifications and duplications: Right brain lesions, left brain delusions". Kontsultatu: http://www.neurology.org/content/72/1/80 [Azken kontsulta: 2016/04/13] .
  2. Stewart JT (January 2008). "Frégoli syndrome associated with levodopa treatment". Kontsultatu: http://onlinelibrary.wiley.com/doi/10.1002/mds.21843/abstract;jsessionid=0F5AD5E473A80D033D72F17ACAC6E2B7.f01t01 [Azken kontsulta: 2016/04/14] .
  3. Papageorgiou C, Lykouras L, Ventouras E, Uzunoglu N, Christodoulou GN (May 2002). "Abnormal P300 in a case of delusional misidentification with coinciding Capgras and Frégoli symptoms". Kontsultatu: http://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0278584601002937 [Azken kontsulta: 2016/04/16] .
  4. McAllister TW, Ferrell RB (2002). "Evaluation and treatment of psychosis after traumatic brain injury". Kontsultatu: https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/12547983 [Azken kontsulta: 2016/04/16] .
  5. Lykouras L, Typaldou M, Gournellis R, Vaslamatzis G, Christodoulou GN (July 2002). "Coexistence of Capgras and Frégoli syndromes in a single patient. Clinical, neuroimaging and neuropsychological findings". Kontsultatu: http://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0924933802006600 [Azken kontsulta: 2016/04/18] .