Frei Otto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Frei Otto
Bizitza
Jaiotza Siegmar1925eko maiatzaren 31
Herrialdea  Alemania
Heriotza Leonberg2015eko martxoaren 9a (89 urte)
Hezkuntza
Heziketa Technical University of Berlin
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Munich
Enplegatzailea(k) Stuttgarteko Unibertsitatea
Technical University of Berlin
Washington University in St. Louis
Lan nabarmenak Municheko Olinpiar Estadioa
Jasotako sariak
Kidetza Berlingo Arteen Akademia
Mugimendua high-tech architecturea
Zerbitzu militarra
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
http://www.freiotto.com/

Frei Paul Otto (Sigmar, Saxonia, 1925eko maiatzaren 31 - Warmbronn, 2015eko martxoaren 9a) alemaniar arkitektoa izan zen. Haren lanik ezagunena 1972ko Olinpiar Jokoetarako eraiki zen Municheko Olinpiar Estadioko sabaia da[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskultore-familia batean hazi eta hezi zen. 1943an, eskola utzita, Alemaniako aire-armadan sartu zen, eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen. Aliatuen gudarosteak preso hartu zuen Chartresen, eta bi urtez hirian etxeak konpontzen eta eraikitzen eduki zuten. Gerra amaituta, Berlingo Unibertsitatean sartu zen. Geroxeago, 1950-1951 urteetan, Estatu Batuetan egon zen ikasketak sakontzen.

Bere obra gehiena egitura arinen eraikuntzan oinarritu zen: karpa, mintz eta teilatu eskegien arkitekturan espezializatu zen. Kableek tiratutako mintzen bidez, eta kargari eusten zioten zutoien laguntzaz, eremu ireki zabalak estaltzea lortu zuen. Horiek dira Ottoren arkitekturaren ezaugarri nagusiak, bere bi obra ezagunenetan agerian geratu zen bezala: Alemaniako pabiloia 1967ko Mundu Erakusketarako, eta Municheko Olinpiar Estadioaren estalkia (1972).

Bere obra guztian, beraz, gainalde leun eta sabelduak eratzen dituzten estalki arinen eta horiei eusten dieten hari eta haga handien egiturak dira nagusi. Ottoren obran Bauhaus eta Nazioarteko Estiloaren eragina sumatzen da, eta baita gerra ondoren sortu zen arkitekto-belaunaldiarena, izadiaren azterketagatik, eta ingeniaritza- eta teknologia-baliabideak arkitekturan aplikatzeko moduagatik.

Beste lan aipagarri batzuk: Suitzako Erakusketa Nazionaleko Elur eta Haitzezko pabiloia (1964, Lausana), eta Mecako Hotela eta Konferentzia Zentroa (1972, Saudi Arabia), Riadeko Tuwaiq Jauregia (1985, Saudi Arabia), Japoniako pabiloia 2000ko Mundu Erakusketarako (2000, Hannover), 24 m-ko pabiloia Leonbergen (2000).

2015. urtean Pritzker saria lortu zuen, hil eta ondoko egunean[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frei Otto Aldatu lotura Wikidatan