Freightliner Trucks

Wikipedia, Entziklopedia askea
Freightliner Trucks
Datuak
Motamarka erregistratua eta truck manufacturer (en) Itzuli
Jarduera sektoreaautomobilgintza
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Enplegatuak19.000
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaErantzukizun mugatuko sozietate
JabeaDaimler Trucks
Historia
Sorrera1939
webgune ofiziala
Facebook: freightliner Twitter: freightliner Instagram: freightlinertrucks Edit the value on Wikidata

Freightliner Trucks Estatu Batuetako kamioi, txasis eta semi-trailer kamioi ekoizlea da. Konpainia hau 1942. urtean sortu zen Freightliner Inc. izenarekin eta, gaur egun, Daimler Trucks North America-ko dibisio bat da, hau da, Daimler AGren menpeko konpainia bat. Freightliner ingelesezko freight eta liner hitzen lotura da. Nolabait, “merkantzia garraioa” esatera dator.[1]

Freighliner taldearen markak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Detroit Diesel Corporation
  • Freightliner Custom Châssis Corporation
  • Freightliner Trucks
  • Freightliner Market Development Corporation
  • Sterling Trucks
  • Thomas Built Buses
  • Unimog
  • Western Star Trucks

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SNC Century

XX. mendeko 30eko hamarkadan, Consolidated Freightways konpainiak berezko kamioiak eraikitzea erabaki zuen, AEBetako mendietako aldapa handiak igo zitzakeen kamioi handirik ez zegoela ohartu zenean. Banaketa gaitasun murritza zela eta, Consolidate Freightways konpainiak White Motor Companyrekin hitzarmen bat sinatu zuen. Helburua salmenta bolumen handitzea eta kostu murrizketa izan zen. Konpainia bien arteko harremanak mende laurdeneko biziraupena izan zuen eta Amerikako errepideetan zehar, euren kamioiak hedatzea ahalbidetu zuen.

70ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

White Motor Company-k izandako arazoak zirela eta, aurreko urteetako hitzarmena bertan behera gelditu zen. 1979. urtean, North Carolinan bi ekoizpen zentro eraiki zituzten. Urte berean, Jimmy Carter presidenteak desarauketa edo desregulazio legeak indarrean jarri zituen, errepide zein hegazkin enpresetan eragin zuzena izan zutenak.

1980ko hamarkada: Daimler-en bereganatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carter-en desregulazioak kamioien dimentsioetako mugak lausotu zituen. Consolidated Freigtways-ek aldaketetara egokitu behar izan zuen eta Freightliner marka Daimler-Benz etxeari saldu zion, ohiko kamioigintzako kudeaketa eta finantza alorretan zentratu ahal izateko. 2002. urtean desagertu egin zen. 1989.an, Freightliner-ek produkzio planta berri bat erosi zuen, zeinak MAN-eko autobusak ekoizten zituen.

Suhiltzaileentzako unitatea, 2004ko Freightliner txasisean oinarritua.

90 hamarkada eta XXI. mende hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daimlerren eskutik erosketa ugari burutu ziren sektore bereko enpresa ugari bereganatuz. Mexikora ekoizpen-lantegiak eraman ziren kostuak murrizte aldera. Esanguratsua da, 2007an, Daimlerrek uko egin ziola Chryslerren zuen parte hartzeari, baina Freightliner-eko negozioa mantendu zuela.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]