Frente Revolucionario Antifascista y Patriota

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:04, 20 apirila 2015
FRAP erakundearen bandera.

Frente Revolucionario Antifascista y Patriota edo FRAP (Fronte Iraultzaile Antifaxista eta Abertzalea, euskaraz) erakunde armatu komunista izan zen, Francoren aurka borrokatzeko sortua. Espainiako Alderdi Komunistaren ezkerrean kokatzen zen eta batez ere Espainiako Alderdi Komunista (marxista-leninista)ko kidez osatua zegoen. Alderdi hau 1964an sortu zen.

1975eko Irailaren 27an FRAPeko hiru kide (Xosé Humberto Baena Alonso, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz) fusilatuak izan ziren, ETA erakunde armatuko Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegirekin batera.