Fresia Escobar
| Fresia Escobar | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Rengo, 1892ko apirilaren 2a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Santiago, 1949ko martxoaren 31 (56 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
Fresia Escobar Morales (Rengo, Txile, 1892 - Santiago, 1949ko martxoaren 31) Txileko hizkuntza eta politika irakaslea izan zen. La Granjako komunako alkate eta erregidore, eta Txilen herri hautaketako karguetan aritu zen lehen emakumeetako bat. Senarrak tiroz hil zuen.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1892an jaio zen, Ricardo Escobar eta Margarita Morales izan zituen gurasoak. Ema Escobarren ahizpa izan zen, Ricardo Lagos Txileko presidente ohiaren ama.
Carlos Roberto Gonzalez epailearekin ezkondu zen, Santiago de La Granjako etxe-kintal batean bizilekua ezarriz. Txileko Unibertsitateko irakasle hasi zen 1914an.[1]
Bizitza publikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezkuntzari lotutako bizitzarekin, Fresia Escobar Santiagoko 5. Lizeoko inspektore nagusi izatera iritsi zen. Bizitza sozial bizia eta herritarren parte-hartze aktiboa izanik, politikan interesatu zen, Alderdi Erradikaleko kide bihurtuz. Garai hartan, gizonentzat bakarrik zen jarduera hori, eta emakumeen sufragio-eskubidea aldezten zuen. Emakumeen Kontseilu Nazionalaren sortzaile eta zuzendari ere izan zen 1919an.[2]
La Granjan finkatu ondoren, Comuna lizeoan hasi zen lanean eta Gurutze Gorrian boluntario gisa parte hartu zuen. 1944ko apirileko udal hauteskundeetan La Granjako komunaren erregidore hautatu zuten, Alderdi Erradikalaren ordezkari bakarra izanik.[3]
1947an, Santiagoko Centro Radical Femeninoaren laguntzarekin, La Granjako alkate izendatu zuten. Hala ere, haren heriotzak amaitu gabe utzi zuen haren agintaldia, 1950ean amaitzen zena.
Hilketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1948. urtearen amaieran, Carlos Gonzalez senarrak heriotza mehatxuak egin zizkion Escobarri, eta, ondorioz, Ema ahizparen Ñuñoako etxera joan zen bizitzera. 1949ko martxoaren 31n, bere ezkontidea La Granjako udal-egoitzan agertu zen, berarekin hitz egiteko eskatuz, bigarren solairuan baitzegoen. Fresia Escobar agertu zenean, Gonzalezek hiru tiro egin zizkion lehenengo solairutik, eta, ondoren, alkatea eskaileretan behera erori eta larri zauritu zen. Hilketa burutu ondoren,Gonzalezek bere buruaz beste egin zuen. Escobar Barros Luco ospitalera eraman zuten, baina hilda iritsi zen bertara.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Anales de la Universidad de Chile. 1914.
- ↑ Klimpel, Felicitas. (1962). La Mujer Chilena. Santiago: Andrés Bello.
- ↑ «Resultados en las comunas rurales de Santiago» La Nación 3 de abril de 1944.
- ↑ Ricardo Lagos Escobar. Mi vida. Memorias I: De la infancia hasta la lucha contra la dictadura. .