Friedrich Hund

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Friedrich Hund
Hund,Friedrich 1920er Göttingen.jpg
Bizitza
Jaiotza Karlsruhe1896ko otsailaren 4a
Herrialdea  Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
Heriotza Göttingen1997ko martxoaren 31 (101 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Tesi zuzendaria Max Born
Doktorego ikaslea(k) Harry Lehmann
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta ez-fikzio idazlea
Lantokia(k) Jena
Enplegatzailea(k) Goethe University Frankfurt
Göttingengo Unibertsitatea
Leipzigeko Unibertsitatea
Jenako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Prusiako Zientzien Akademia
Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen
Saxon Academy of Sciences
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Berlin-Brandenburg Academy of Sciences and Humanities
Göttingengo Zientzien Akademia
International Academy of Quantum Molecular Science
Saxon Academy of Sciences

Friedrich Hund (1896ko otsailaren 4a - 1997ko martxoaren 31) fisikari alemaniarra zen, atomo eta molekulen egiturari buruz egin zuen lanagatik ezaguna.

Matematika, fisika eta geografia ikasi zituen Marburg eta Göttingenen. Honako unibertsitate hauetan ikertu eta fisika teorikoa irakatsi zuen:

Robert Mulliken + Friedrich Hund
Chicago 1929

250 artikulu eta zientzia liburu baino gehiago argitaratu zituen, horien artean "Grundbegriffe der Physik" (Fisika funtsak) (1969), "Geschichte der Quantentheorie" (Teoria kuantikoaren historia) (2. edizioa 1975en) eta "Geschichte der physikalischen Begriffe" (Kontzeptu fisikoen historia, 2 liburutan, 2. edizioa 1978an).

Kimika kuantikoan, Hunden araua ezagutzen da, mailarik gorenean, energia bera duten orbital atomikoak daudenean, parekatu gabeko elektroien espinaren lerrokadura, ferromagnetikoa dela adierazten duena. Honekin, dioxigenoaren eta trantsiziozko metal askoren katioien paramagnetismoa azaltzen da.

Hunden gehienezko aniztasunaren printzipioa: Energia bereko orbitaletan, elektroiak, banan banan sartzen dira espin bereko orbital bakoitzean. Erdi beteta egotera iristen denean, berehala hasten da kontrako espinen parekatzea.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Hund Aldatu lotura Wikidatan