Edukira joan

Frikatxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frikatxa
lamb dish (en) Itzuli eta egg dish (en) Itzuli
Osagaiakbarrukia, arkumea eta arrautza

Frikatxa[1][2] euskal sukaldaritzaren plater bat da, Debagoienan jaten dena nagusiki.[3][4] Bildotsaren barrukiz (odol koagulatua eta hesteak batez ere) eginiko arrautza nahaskia da.[5]

Garai batean baserrietan arkumea hiltzen zenean dena aprobetxatzen zen. San Jose egunean jaten zen bildotsa, martxoaren 19an, eta gelditzen ziren barrukiak hurrengo egunetan jaten ziren.[5]

1944an Juan Irigoien bergarar idazle eta artxibozainak bildoskien inguruko errezetak bildu eta argitaratu zituen eta bertan aipatzen du frikatxa. Tripotxarekin alderatzen du, biek arkumearen barrukiak badituzte ere, tripotxa hestebete eran zerbitzatzen da eta frikatxa aldiz arrautza nahaskian.[6]

Prestatzeko modua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bildotsaren odol koagulatua eta hesteak egosi egiten dira, batzuetan giltzurrunak, bihotza, gibela eta abar ere bai. Ondoren dena txikitu egiten da, tradizionalki odola eskuz xehetzen da. Tipula eta baratxuri freskoa potxatu egiten dira, barrukiak gehitu eta azkenik arrautzakin elkartu eta nahaskia egiten da.[5] Prestatu bezain pronto jan beharreko platera da.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «frikátxa | Bergarako euskara» euskara.bergara.eus (kontsulta data: 2025-09-06).
  2. «frikatxa - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-09-06).
  3. a b eitb. (2014-09-04). Receta de frikatxa, una receta en riesgo de extinción. (kontsulta data: 2025-09-06).
  4. (Gaztelaniaz) «frikatxa, sangre de cordero coagulada en tortilla en el restaurante uxarte, udala, arrasate mondragon | TurismoVasco.com» Turismo País Vasco (kontsulta data: 2025-09-06).
  5. a b c (Gaztelaniaz) enlace, Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email Copiar; Whatsapp; Facebook; Twitter; Telegram; Email; enlace, Copiar. (2024-05-16). «Aitana Ávila aprende de Jesus Agirre a preparar frikatxa, un plato típico de caseríos que se está perdiendo» EITB (kontsulta data: 2025-09-06).
  6. (Gaztelaniaz) Arlucea, Ana Vega Pérez de. (2020-03-06). «Calendario gastronómico vasco, cordero en marzo» El Correo (kontsulta data: 2025-09-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]