Friuli
| Friuli | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | eskualde geografikoa |
| Azalera | 8.240 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 46°10′N 13°00′E / 46.17°N 13°E |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | |
Friuli[1] (italieraz friˈuːli ahoskatua; friulieraz: Friûl fɾiˈuːl ahoskatua; venezieraz: Friul edo Friułi; eslovenieraz: Furlanija; alemanez: Friaul) ipar-ekialdeko Italian dagoen eskualde historiko eta geografikoa da. Bere lurraldea gaur egungo Udine, Pordenone eta Gorizia probintziei eta Veneziako sektore txiki bati dagokie. Italiako Friuli-Venezia-Julia[2] eskualde autonomoaren % 90 inguru hartzen du.
Friuliko lurraldeak (Venezia-Julia gabe) 7.147 km²-ko azalera du gutxi gorabehera, eta (2001ean) 900.000 biztanle inguru (estatistika zorrotzek 730.104 biztanleko biztanleria egonkorra suposatzen zuten 2001ean).
Hiriburu historikoa Udine da, Erdi Aroan Aquileiako Patriarkatuaren egoitza izan zen hiria; beste hirigune garrantzitsu batzuk Pordenone, Cervignano del Friuli, Gorizia, Gradisca d'Isonzo, Cividale del Friuli, Latisana eta Tolmezzo dira.
Hizkuntza ofizialak: italiera eta friuliera; XX. mendearen erdialdetik aurrera, eskualdeko ia biztanle guztiek hitz egiten dute italiera bigarren edo lehen hizkuntza gisa, eta haren alboan hitz egiten dute, hein batean, friuleraz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria. Estilo Liburua. .
- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
