Fronte Popularra (Espainia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau II. Errepublikako koalizioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Frente Popular (argipena)».

Espainiako II. Errepublika garaian, 1936ko hauteskundeetan ezkerreko alderdiek Fronte Popularra izeneko koalizioa osatu zuten. Horrela hauteskundeak irabazi ahal izan zizkieten bananduta aurkeztu ziren eskuindar alderdiei. Espainiako garai hartako biztanleriaren polarizazioaren erakusgai izan ziren hauteskundeok, ezkerrak botu kopuru txikiaz garaitu baitzituen eskuindar alderdiak. Fronte Popularraren garaipenaren ondoren, [1] Errepublikako presidente eta Santiago Casares Quiroga gobernuburu izendatu zituzten. Gobernu berriak hainbat helburu zuen:

  • Eskuineko gobernuarren errepresioaren biktimentzako amnistia.
  • Konstituzioarenganako begirunea.
  • Erreforma fiskala.
  • Nekazari pobre eta behe mailako sektoreen egoera hobetzea.

Fronte Popularraren programa (1936-01-16)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Alderdiak (…) berehala izango den hauteskunde lehian euren indarren koalizioari oinarri eta kartel gisa balioko dien plan politiko komuna adostera iritsi dira. (…) Koalizioan elkartutako alderdiek honako konpromiso hauek hartu dituzte:

Lege baten bitartez, 1933ko azaroaz geroztik egindako delitu politiko eta sozialen amnistia zabala ematera, auzitegiek halakotzat jo ez bazituzten ere (…)

Askatasunaren eta justiziaren defentsan, estatu errepublikanoaren eta bere erregimen konstituziogilearen funtsezko misio gisa, koalizioan elkartutako alderdiek Konstituzioaren agintea berrezarriko dute. (…)

Errepublikanoek ez dute onartzen lurra nazionalizatu eta nekazariei emateko printzipioa, alderdi sozialistako ordezkariek eskatutakoa. Baina komenigarritzat jotzen dituzte proposatzen diren hainbat neurri, esaterako, nekazarien berrerospena (…)

Alderdi errepublikanoek ez dituzte onartzen alderdi langileek proposatutako banka nazionalizatzeko neurriak; baina, bestalde, onartzen dute gure banka sistemak hainbat hobekuntza behar dituela (…).

Alderdi errepublikanoek ulertzen duten Errepublika ez da klaseen arrazoi sozial edo ekonomikoek zuzendutako errepublika, interes publiko eta aurrerapen sozialeko arrazoiek bultzatutako askatasun demokratikoko erregimena baizik. Baina arrazoi horrexegatik, politika errepublikanoak produkzioaren interes orokorrak uzten duen muga goreneraino igo behar lituzke langileen baldintza moralak eta materialak, muga horretatik kanpo pribilegio sozial eta ekonomiko guztien gainetik egon behar duten sakrifizioei begiratu gabe. Alderdi errepublikanoek ez dute onartzen alderdi sozialistaren ordezkaritzak eskatutako langileen kontrola.

 »
El Socialista egunkaria, Madril, 1936ko urtarrilaren 16

Payne historialariak horrela laburtu eta azaldu zuen Fronte Popularraren Programa:

"(...)Fronte Popularrean parte hartzen zuten alderdi guztiek onartutatko gutxienezko programak oinarrizko puntu hauek zituen:

1. Amnistia osoa 1934ko matxinatuentzat eta 1933tik atentatu politiko-sozialak egitea egotzi dietenentzat; eta atentatu politikoak zapaltzeko "biolentzia ekintzak" egin dituzten errudunak auzitara eramatea.

2. Auzi politikoak direla eta lanpostuetatik bota zituzten langile publikoak berriro onartzea eta langileoi izandako galera guztiengatik ordaina ematea.

3. Berme Konstituzionalen Auzitegia erreformatzea, eragin kontserbadorea uxatzeko. Justizia sistema eraberritzea independentzia bermatzeko, justizia soziala aldarrikatzeko eta eraginkortasuna ziurtatzeko.

4. Konstituzio errepublikanoaren atal guztien aginpidea berriz indarrean ipintzea; Gorteen berrikuntza (...), [[probintzi eta udal Gobernuen funtzionamendua bermatuko duen legeria organikoa onartzea; ordena publikoaren legea aldatzea, norbanakoaren eskubideak hobeto babesteko.

5. Nekazaritzaren berrikuntzarekin jarraitzea; alokairu txikiagoak eta segurtasun handiagoa jabe txikientzat; zergak murriztea (...) laguntza tekniko gehiago jabe txikientzat.

6. Ekoizle txikiak eta enpresario txikiak babestea; industrian zergak eta [[tarifak aldatzea; produkzioa sustatzea; herrilanak gehitzea.

7. Espainiako Bankuaren funtzionamendua eta interes publikoa bat etortzea; bankuen eta aurrezki erakundeen araudia sortzea eta funtzionamendua hobetzea.

8.1931-1933ko gizarte legeria osoa berriro indarrean jartzea; soldatak handitzea; etxebizitza sozialen programa zabala; hezkuntza maila guztietara hedatzea.

Programa hau sozialdemokrata erreformista zen oinarrian. (...) Ezker errepublikanoaren hasierako jarrerak baino haratago joan zen arlo bazuetan, baina lehenaldian hainbeste energia kendu zion obsesio antikleriletik urrundu egin zen. Hauteskunde koalizioa egiteko gutxieneko printzipioei buruzko akordioari oinarria jarri zion, baina ez zuen planik egin koalizioko Gobernuari buruz".

1936ko urtarrilaren 16an "El Socialista"n argitaratutako jatorrizko programaren laburpena.

Payne, S:G.: "La Revolución Española. Bartzelona, Argos-Vergara, 1977, 188-189. or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Azaña


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.