Fuerza Nueva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fuerza Nueva
Buruzagia Blas Piñar
Sorrera 1976
Desegitea 1982
Ideologia politikoa Nazionalkatolizismoa, espainiar nazionalismoa, frankismoa

Fuerza Nueva (euskarara itzulita, Indar Berria) Espainiako eskuin muturreko aldizkari eta argitaletxe politikoa da. Aldi berean, 1976 urtetik eskuin muturreko alderdi politikoa izan zen, 1982ko azaroan bere desegitea erabaki zenera arte. Bere liderra Blas Piñar izan zen. Alderdiak lortu zuen ordezkaritza politko nagusiena 1979ko hauteskundeetan eskuraturiko diputatu akta izan zen, Madrilgo zirkunskripzioan, Blas Piñarrekin berarekin. 1979-1982 bitartean Espainiako Kongresuan diputatu. Hauteskunde haietan 378.964 boto eskuratu zituen Espainia osoan. Emaizta horiekin Espainiako Trantsizioko urte haietan eskuin muturreko alderdi nagusia izan zen. Hortik aurrera bere gainbehera hasi zen: 1982ko Kongresurako hauteskundeetan 108.746 boto eskuratu zituen eta Blas Piñarrek bere diputatu akta galdu zuen. Emaitza txar horiek, alderdi barruko gatazkak eta alderdiaren zorrek alderdia desegitea ekarri zuten urte horretan bertan.


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.