Edukira joan

Fugazi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fugazi
Datuak
JatorriaWashington
Musika motapost-hardcorea, art punk (en) Itzuli, rock alternatiboa, emotional hardcore (en) Itzuli, punk, postpunk eta experimental rock (en) Itzuli
Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada)1987
Produkzioa
Diskoetxea(k)Dischord Records
Ian MacKaye (1987
Guy Picciotto (en) Itzuli (1988
Joe Lally (en) Itzuli (1987
Brendan Canty (en) Itzuli (1987
Informazio gehigarria
dischord.com…
IMDB: nm1504777 Facebook: 108046919224341 MySpace: fugazidischord Tabakalera: 45792 Bandcamp: fugazi Spotify: 62sC6lUEWRjbFqXpMmOk4G Last fm: Fugazi Musicbrainz: 233fc3f3-6de2-465c-985e-e721dbabbace Songkick: 139374 Discogs: 82103 Allmusic: mn0000798606 Edit the value on Wikidata

Fugazi AEBko post-hardcore talde bat da, 1987an eratua, eta jatorria Washington D.C.-n jatorria duena. Punkaren DIY ("Egizu zeuk") etikaren espirituari jarraituz, grabaketa eta banaketa bereizgarri independenteei fideltasuna mantendu arren, ospe ona lortu duten taldeen adibide bakanetakoa da: beti nahi izan dute beren albumak eta kontzertuen sarrera eskuragarri jarri, eta ahalik eta gehien mugatu dituzte beraiei buruzko produktuak.

Disko guztiak Dischord Recordsen atera dituzte, Minor Threateko partaide ohi Ian MacKaye (kantaria) eta Jeff Nelson (bateria jotzaile) elkarlanean arituz.

Hastapena (1986-1989)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ian MacKaye

Minor Threat hardcore punk taldearen bizitza llabur baina eragin handikoa amaitutakoan, Ian MacKayek (kantaria eta gitarra-jotzailea) jarduera motzeko hainbat taldetan aritzea erabaki zuen, besteak beste, Embrace emo taldean. Artean zioenez, "The Stooges taldea reggaearekin" bezalako proiektu bat nahi zuen, baina Embrace banandu ondoren beste talde bat osatzeko uzkur zegoen.[1] Halaber, gogoan du: "Nire helburua ez zen derrigor talde bat osatzea, nirekin musika jo nahi zduen jendearekin ibiltzea baizik. [2]

Dag Nastyko bateria jotzaile ohia eta Joe Lally baxu jotzailea fitxatu zituen artean MacKayek, eta hirukotea 1986an elkarrekin jotzen hasi ziren. Hilabete batzuk entseatzen jardun ondoren, Sears Dag Nastyra itzuli zen eta Rites of Spring-eko Brendan Cantyk ordezkatu zuen. Halako batean, Cantyren lagun bat, Rites of Springeko kide Guy Picciotto, taldearen entsegu saioetako batean iritsi zen, laguna nola moldatzen den ikusteko; gerora aitortu zuen taldean sartzeko gogoa zeukala, baina atsekabetuta zegoela, ez omen zegoelako harentzako lekurik. Horri buruz, zera dio: “Bete-betea zirudien artean [...] Brendanekin egiten nuenarekin parekatuta, guztiz bestelako giroa zegoen. Sendoa eta arrakastatsua zirudien, besterik gabe".

Cantyk etorkizunean egin nahi zuenaz zalantzan egon ondoren, taldea elkartu eta 1987ko irailaren hasieran Wilson Centerren lehen kontzertua egin zuen. Izena behar zutenez, MacKayek Mark Bakerren Nam lanetik —Vietnamgo gerrako beteranoen istorioen bilduma da— Fugazi hartu zuen: horren esanahia estatubatuar soldaduek gerra hartan oso egoera txarrean zeudenean erabiltzen zuten akronimotik dator, hots, Fucked Up, Got Ambushed, Zipped In («Izorratua, segadan harrapatua, poltsaratua»), jardunean hildako soldaduen gorpuak sorterriratzen zituzten kremaileradun poltsa plastikoei erreferentzia eginez. Picciotto entseguetara gonbidatzen hasi ziren: hor, leloak kantatzen zituen.[2] Happy Go Licky haren taldea banandu ondoren, Fugazin gero eta maizago jarduten hasi zen. Beraz, MacKayek taldekide osoa izatea proposatutakoan, onartu egin zuen.

Fugazik 1988ko urtarrilean egin zuen lehen bira. Urte bereko ekainean, Fugazi izenburuko lehendabiziko EPa grabatu zuten Ted Nicely ekoizlearekin. Handik gutxira, Europan zehar egindako bira batean ibili ziren eta, amaieran, lehen diskoa izan behar zuenerako kantak grabatu. Hala ere, biraz nekatuta, ez zeuden pozik grabazio saioen emaitzaz. Kanten zerrenda murriztu eta hurrengo urtean Margin Walker EPa kaleratu zuten. Itzulitakoan, Picciotto kantaria soilik izanik kontent ez zegoenez, bigarren gitarra jotzen hasi zen. Ondoren, 13 songs argitaratu zuten 1989an, beren lehen bi EPen bilduma, Fugazi eta Margin Walker[3].

Repeater eta Steady Diet of Nothing (1990-1992)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Repeater, haien lehen diskoa, 1990eko urtarrilean argitaratu zen. Estreinatutakoan, urte gehiena biran eman zuten eta aldizka mila entzulerentzako aurreikusitako kontzertuetan beteta egon. 1991ko uda aldera albumak 100.000 kopia baino gehiago saldu omen zituen, oso kopuru handia ahoz ahoko promozio baten menpe zegoen diskoetxea izanik. Diskoetxe handiak gorteiatzen hasiak zitzaizkiela, taldeak ikusi zuen Dischord Recordsek grabazioak behar bezain ongi banatzen zizkiela eta eskaintza haiei uko egin zien.

Steady Diet of Nothing (1991) taldearen bigarren diskorako, berriro Ted Niceleyri ekoizteko eskatu zioten. Bitartean, Niceley nagusi bihurtu zen, eta eskaintza bertan behera utzi behar izan zuen. Ondoren, taldeak diskoa bere kasa ekoiztea erabaki zuen.

In on the Kill Takerretik The Argumentera (1993-2001)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Indianapolisen (Indiana) 2001ean Fugazik emandako kontzertu baterako sarrerak, eskuz eginak.

Fugazik hirugarren diskoa grabatu zuen In on the Kill Taker (1993), Steve Albinirekin Chicagon; hala ere, emaitzak ez ziren onak izan eta taldeak berriro grabatu zuen diskoa Ted Niceleyrekin. 1990eko hamarkadako hastapenetan rock alternatiboaren goraldiaz, In on the Kill Taker Billboard aldizkariko albumen sailkapenean sartu zen taldearen lehen diskoa bilakatu zen. 1995eko Europako biran, maiatzaren 27an Lakuntzan jo zuten.

Urte hartan, Red Medicine estreinatu zenean, ez ziren hain maiz biran ibili, neurri handi batean beste proiektu profesional eta pertsonal batzuen ondorioz. Haien musikak bere hardcore sustraietatik urrun eboluzionatu zuen, gero eta art-rock joera nabariagoekin.

1999an, The Argumenten lanean hasi ziren. Bertan, kide bakoitzak bere riff eta ideiak ekarri zituen, jamak egin eta, ondoren alderdi eta konfigurazio bakoitza aztertu zuten, diskoaren azken bertsioa zein izanen zen erabaki aurretik.[4] Grabaketak 2001eko urtarrila eta apirila artean egin ziren Arlingtongo Inner Ear Studios eta Dischord House estudioetan, Washington inguruan. Berriz ere Don Zientara soinu-ingeniariarekin eta ekoizlearekin elkarlanean ibili ziren. The Argument 2001eko urriaren 16an argitaratu zen. Taldeaz kanpoko musikarien lehen ekarpena aurkeztu zuten, batez ere Jerry Busher soinu ingeniariarena, haien birako talde teknikoko kide ere izan baitzen aspalditik. Horrek perkusio elementuak ekarri zituen, baita bigarren bateria bat ere, diskoko kanta gehienetan.

Etenaldia eta itzulerari buruzko zurrumurruak (2002tik)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun, Fugazi geldirik dago, hein batean, Cantyk, aita izanik, familiarekin denbora gehiago igaro nahi duelako, 1999an jada adierazi zuen desioa.[5] Ez dago ziurtasunik balizko itzulera bati buruz.

Bitartean, kideak beste proiektu batzuetan dabiltza. The Evens izeneko bikotean jotzen du MacKayek, The Warmers taldeko Amy Farinarekin batera. 2004an, MacKayek DC EPa ekoitzi zuen Red Hot Chili Peppers taldeko John Frusciante gitarra-jotzailearentzat: hor, Jerry Busher ere agertu zen. Cantyk filmen soinu-bandetarako hainbat titulu egin ditu, eta baxuan aritu, Garland of Hours hirukotean, Jerry Busher eta Amy Domingesekin batera: biak ere Fugazin ardurako gonbidatuak dira. Baxua ere jotzen du Cantyk Mary Timonyrekin batera, eta Bob Moulden (Hüsker Dü) Body of Song diskoan agertu zen 2005ean, baita 2008an kaleratutako District Line diskoan ere: Mouldekin batera biran joan zen; Circle of Friends zuzeneko DVDan ageri da, bestalde. Horrez gain, Burn to Shine DVDan musika dokumentala egin zuen, bere diskoetxe Trixien argitaratua.

Disconnection Imminent diskoan agertu zen Lally, Washington D.C.-ko post-punk giroko Decaehdrongo taldekide ohiekin batera. Iraupen laburreko proiektu batean ere parte hartu zuen, Ataxia taldean, Red Hot Chili Pepperseko John Fruscianterekin eta The Bicycle Thiefeko Josh Klinghofferrekin batera. Bakarkako lehen disko There to Here ere kaleratu zuen 2006an, eta zuzenean jo zuen, bakarka, bere izenarekin, Don Zientara ekoizleak lagunduta. Bakarkako bigarren disko Nothing Is Underrated 2007ko azaroan kaleratu zuen. Picciotto ekoizle lanetan dihardu, bereziki Blonde Redhead eta The Blood Brothers taldeekin. The Exekin batera jo zuen Austriako Wels hiriko jazz jaialdian halaber. Picciottok Vic Chesnutten North Star Deserter albumean ere koproduzitu eta gitarran lagundu zuen, Constellation Records diskoetxeak 2007an argitaratua.

2014ko abuztuan, Dischord-ek First Demo ofizialki kaleratuko zuela iragarri zuen, 1988ko urtarrilean grabatutako proba gisako hamaika kantak osatutako diskoa.[6] Iragarkiak Merchandise[7] kanta darabil. Diskoa 2014ko azaroaren 18an argitaratu zen.[8]

Fugaziren estiloa post-hardcore, art-punk, rock alternatibo, rock independente[9] eta rock esperimentaltzat[10] hartzen da.[11][12][13] Soinu esperimentala garatzen du, berezi-berezia, geroago punk eta grunge taldeetan eragina izan zuena. Noise rock elementuak musika sinkopatu originalarekin uztartzen ditu, reggae eta dub eraginen karien zaporeaz bat. Gainera, beren esperimentazioan, MacKaye eta Picciottoren irudimen nabariak, beren gitarren sinkronizazioan, sarritan, gitarra nagusiaren eta gitarra laguntzailearen nozio tradizionala zaharkitzen du. Era berean, beren doinuetan, akorde eta musika-progresio harrigarriki ezohiko eta disonanteak txertatu dituzte, batzuetan Television taldeko Tom Verlaine eta Richard Lloyden harmonia musikala gogoratuz, hardcore punk sentsibilitate baten bidez galbahean iraganik.

Normalean, MacKayeren hitzak zuzenagoak dira, eta ereserkiak bezala aditzen dira, lelo eta errepika oso markatuekin. Picciottorenak abstraktuagoak dira, ikuspegi zeiharragokoak. Lallyk ere parte hartu izan du, kanta batzuk idazten. Fugaziren hitzek berezitasun bat dute: emozioei munta handia ematea. Estilo horrek kritikariak musika hori post-hardcore edo emo gisa kalifikatzera daramatza, hardcorearekiko progresio eta erreakzio gisa hautematen delako. Fugaziren ibilbidea Our Band Could Be Your Lifen kontatzen da, AEBetako underground taldeei buruzko saiakeran. Mark Andersen eta Mark Jenkinsen Dance of Days: Two Decades of Punk in the Nation's Capital liburuak ere luze jorratzen du gaia, baita taldekide bakoitzaren ibilbidea ere.

AEBko kontzertuetarako sarrera gutxitan kobratu izan dute bost edo hamar dolar estatubatuar baino gehiago eta, bestalde, beti nahi izan dute adin guztietarako irekita egotea.[14] MacKayek bereziki azpimarratzen du puntu hori, bere nerabezaroan klub batzuetan sartzea debekatu izan ziotela gogoratuz. Fugazik ere bere albumen prezioa hamar dolar estatubatuarren inguruan mantentzen du beti, eta inoiz ez du produktu eratorririk saldu, hala nola elastikoak edo kartelak.

  • Ian MacKaye – kantua, gitarra (1986tik)
  • Joe Lally – baxua, kantua (1986tik)
  • Brendan Canty – bateria (1987tik)
  • Guy Picciotto – kantua (1987tik), gitarra (1989tik)
  • Colin Sears – bateria (1986)
  • Jerry Busher – bateria, tronpeta (1998–2002)

Estudioko albumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1988: Fugazi
  • 1989: Margin Walker
  • 1990: 3 Songs
  • 2001: Furniture + 2
  • 1989: 13 Songs (Fugazi eta Margin Walker EPak)
  • 2014: First Demo (hamaika kanta, 1988ko estudio saioetan grabatuak)

Edizio konbinatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Repeater + 3 Songs (Repeater albuma eta 3 Songs EPa)
  • In Defense of Humans
  • Reprovisional (zuzenean)
  • Burning (zuzenean)
  • The Word
  • 1991: Head First (Eddie Roman BMX bideoa; Brendan #1 5:28an; Blueprint 39:21ean)
  • 1999: Instrument Soundtrack

DVDak / bideoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Instrument
  • (en) Michael Azerrad, Our Band Could Be Your Life: Scenes from the American Indie Underground, 1981-1991, New York, Little, Brown and Company, 2001, 584 or. (ISBN 978-0-316-78753-6)
  • (Ingelesez) Perlah, Jeff. (2002). «The Independent» Guitar World.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]