Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala
| Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala | |
|---|---|
| V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua | |
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Fuji mendia |
| Mota | national park (en) |
| Azalera | 1.667,67 km² |
| Eponimoa | Fuji mendia Hakone (en) Izu Province (en) |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 34°40′00″N 139°00′00″E / 34.66667°N 139°E |
| Kokapena | Kantō eskualdea Chūbu |
| Estatu burujabe | |
| Japoniako prefekturak | Kanagawa prefektura |
Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala (japonieraz: 富士箱根伊豆国立公園, Hepburn: Fuji-Hakone-Izu Kokuritsu Kōen) Japoniako Honshu uhartearen erdialdean dagoen Parke Nazional ezaguna da. 1936an ezarri zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parke Nazionala 1936an ezarri zen eta Japoniako lau Parke Nazional garrantzitusenen artean dago. 1950an Izu uharteak barneratu ziren Parkean. Tokiotik hain gertu egonik oso bisitatua da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso eremu zabala hartzen du, 1.227 km², eta lau prefeturatan zabaltzen da, Tokioren mendebaldea, Yamanashi, Shizuoka eta Kanagawa.
Toki zehatz bat baino Kantō eta Chūbu eskualdeetako toki turistikoen bilduma da Fuji-Hakone-Izu parkea. Baliabide natural eta paisajistiko ugari hartzen ditu bere baitan, baditu kostaldeak, ur termalak, mendiak, aintzirak eta 1000 uharte bolkanikotik gora ere bai.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau eremutan banaturik dago parkea:
- Fuji mendiaren eremua:
- Hakone eremua:
- Ashi aintzira
- Tōkaidō bide zaharra
- Ōwakudani
- Izu penintsula:
- Amagi mendia
- Atamiko ur termalak
- Jogasaki kostaldea
- Izu uharteak
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kawaguchi aintzira (Fujiko bost aintzirak eremuan).
- Iwachi (Izu penintsula).
- Jogasaki kostaldea.
- Hachijo-jima uhartea (Izu uharteak).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionalaren webgunea
