Fukoxantina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fukoxantina
Identifikadoreak
CAS zenbakia 3351-86-8 YesY
PubChem 5281239
ChemSpider 21864745 N
Propietateak
Formula molekularra C42H58O6
Masa molarra 658.91 g mol−1
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Fukoxantina, alga marroietan aurkitzen den xantofila motako pigmentu (C42H58O6) karotenoide bat da. Oliba kolorea ematen dio algari.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fucus generoko alga marroietan aurkitu zen aurrenekoz, hortik bere izena. Willstätter eta Pagek 1914an isolatu zuten, Fucus, Dictyota eta Laminaria generotako algetan[1]. Mikroskopikoak diren diatomea izeneko alga zelulabakarrek alga marroiek baino lau aldiz handiagoa den kontzentrazioa dute[2].

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fukoxantinak funtzio ezberdinak burutzen ditu:

Anti-obesitate efektua:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fukoxantinak obesitatearen aurkako efektua[3] burutzen du, mekanismo ezberdinen bidez. Alde batetik fukoxantinak triglizerido plasmatiko eta hepatikoen kontzentrazioak murrizten ditu, eta bestalde, kolesterolaren entzima erregulatzaileetan eragiten du; 3-hidroxi-3-metilglutaril koentzima A erreduktasa eta Azil-koA koentziman esaterako.

Fukoxantinak era onuragarri batean eragiten du, lipidoen metabolismoaren espresio genikoan. Izan ere, Fukoxantinaren dosi handiek arratoietan esaterako, mRNAren Azetil-KoA karboxilasa hepatikoaren (ACC) espresioa murrizten dute. ACC-aren funtzioa gantz azidoen metabolismoa erregulatzea da; entzima hau aktiboa denean, Malonil-KoA ekoizten da. Gainera, fukoxantinak dentsitate altuko lipoproteinen (HDL) eta kolesterol ez HDL-aren balioak handiagotzen ditu, modu honetan, SREBP esterol erregulazioaren proteina aktibatuaz.

Pigmentu honen erabilerak ere, gantz azidoen mRNA sintasaren sintesia murrizten du. Honen ondorioz, gaur egun sindrome metabolikoa tratatzeko mekanismo gisa jardun dezakeen ikertzen ari dira.

Efektu antioxidatzaile eta anti-inflamatorioa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gantzetan nagusia den dieta batek, obesitatea eragin dezake eta obesitateak aldi berean oxigenoaren konposatu erreaktiboak (ROS) eratzea eragin (zeinek, zeluletan kaltea eragin dezaketen). Fukoxantinaren egitura kimikoa, epoxido eta hidroxilo talde batez osaturik dago; zeintzuk antioxidatzaile indartsu kontsideratzen diren. Hori dela eta, pigmentu honen kontsumoak estres oxidatiboa murriztu dezake, oxigenoaren konposatu erradikalak neutralizatuz.

Intsulinarekiko erresistentzia murriztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fukoxantinak intsulinarekiko[4] sentsibilitatea hobetzen du, intsulinaren balioak eta sueroko glukosarenak murrizten ditu. Gainera, abdomeneko gantzaren areagotzea geldiarazten du.

Aktibitate erregulatzaile immunologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fukoxantinak Th17 linfozitoen ezberdintzea [4] inhibitzen du. Hortaz, fukoxantinak gaixotasun inflamatorio kronikoetan eragin dezakeela ondoriozta daiteke, zeinak Th17 zelulen areagotzea eragiten dute. Esate baterako, gaixotasun auto-immuneetan eta hesteetako gaixotasun inflamatorioetan. Fukoxantinak gainera, zelula histaminikoen degranulazioa inhibitzen du.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minbizi zelulen apoptosia (heriotza) bultzatzen duela ikusi da hainbat animaliatan[5]. Gizentasunaren aurkako eragina ere baduela ikusi da[6].

Gomendioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguneko dosian 2,4-8 mg fukoxantina[7] inguru hartzeak gizakietan eragin onuragarriak izan ditzakeela ikusi da denbora tarte iraunkor batean. Hala ere, onurak, dosi kantitatearen arabera aldatuko dira. 2,4-8 mg fukoxantina lortzeko, 240-800 mg suplementu hartu beharko dira.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fukoxantina, alga marroi (wakame, arame y kombu) eta diatomeetan (alga zelulabakarrak, 20.000 espezie mota) aurki daiteke bereziki. Kopuru oso baxuetan dauden arren, iturri dira ere barazkiak eta batez ere tomateak.

  • Itsasoko algak bereziki Asiako hego-ekialdean eta Europa hainbat herrialdeetan kontsumitzen dira.
  • Diatomeak alga planktonikoak dira eta hauek haien urre-marroi kolorearengatik dira bereizgarriak (fukoxantina eduki handia dutelako). Hain zuzen ere, hainbat diatomek itsasoko algek baino 4 aldiz eduki handiagoak izan ditzakete, eta honen ondorioz diatomeak fukoxantina iturri ona dira. Gainera, diatomeak ingurune kontrolatu batean hazi daitezkeen gisa, itsasoko algak itsaso zabalean soilik hazi daitezke.

Erlazionaturiko gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fukoxantina gantz zeluletan epe luzean metatzen den arren, arratoietan egindako ikerkuntzetan ez da toxizitaterik aurkitu. Fukoxantinaren metabolitoak (fukoxanthinola) DNA-n mutazioak eragin zezakeen aztertu zenean emaitzak negatiboak izan ziren eta 2000mg/kg-ko dosiak ez dira gorputzean efektu kaltegarriak egiteko gai. Hau dela eta, momentuz ez dira gaixotasunik ezta efektu kaltegarriak aurkitu. Hala ere, haurdun dauden emakumeek eta umeek ez lukete suplementua hartu beharko.

Lehen esan bezala, iturri nagusienak algak direnez, efektuak egonez gero, algek normalean eragiten dituztenen antzekoak izango dira. Beraz tiroidismoa duten pertsonetan ez da gomendagarria. Hala ere, beti aditu bati galdetu beharko genioke.

Fucus generoko alga marroia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Wang, Jiang-Hai; Wu, Chou-Fei; Yuan, Jian-Ping; Peng, Juan; Peng, Juan; Yuan, Jian-Ping; Wu, Chou-Fei; Wang, Jiang-Hai (2011/10) «Fucoxanthin, a Marine Carotenoid Present in Brown Seaweeds and Diatoms: Metabolism and Bioactivities Relevant to Human Health» Marine Drugs (10): 1806–1828 doi:10.3390/md9101806 . Noiz kontsultatua: 2019-01-04 .
  2. (Ingelesez)  Li, Fu-Li; Zhang, Pei-Yu; Hu, Guang-Rong; Parsons, Ronald; Fan, Yong; Wang, Li-Juan; Wang, Li-Juan; Fan, Yong et al. (2018/1) «A Rapid Method for the Determination of Fucoxanthin in Diatom» Marine Drugs (1): 33 doi:10.3390/md16010033 . Noiz kontsultatua: 2019-01-04 .
  3.   Gammone, Maria Alessandra; D’Orazio, Nicolantonio (2015-04-13) «Anti-Obesity Activity of the Marine Carotenoid Fucoxanthin» Marine Drugs (4): 2196–2214 doi:10.3390/md13042196 ISSN 1660-3397 PMID 25871295 PMC PMCPMC4413207 . Noiz kontsultatua: 2019-04-18 .
  4. a b   «Natura Foundation monografie - fucoxantina y astaxantina» www.naturafoundation.es . Noiz kontsultatua: 2019-04-18 .
  5. (Ingelesez)  Satomi, Yoshiko (2017-04-01) «Antitumor and Cancer-preventative Function of Fucoxanthin: A Marine Carotenoid» Anticancer Research (4): 1557–1562 ISSN 1791-7530 PMID 28373414 . Noiz kontsultatua: 2019-01-04 .
  6. (Ingelesez)  Maeda, Hayato (2015) «Nutraceutical Effects of Fucoxanthin for Obesity and Diabetes Therapy: A Review» Journal of Oleo Science (2): 125–132 doi:10.5650/jos.ess14226 ISSN 1347-3352 . Noiz kontsultatua: 2019-01-04 .
  7. (Gaztelaniaz)  «Fucoxantina, Qué es, Para qué sirve y Beneficios» Blog de Fitness, Nutrición, Salud y Deporte | Blog HSN 2017-05-19 . Noiz kontsultatua: 2019-04-18 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]