Fukuoka–Kitakyushu metropoli eremua
Itxura


Fukuoka–Kitakyushu metropoli eremua (japonieraz: 福岡・北九州大都市圏 Fukuoka Kitakyūshū Daitoshiken ) Japonian dagoen laugarren metropoli eremu handiena da. Kyushu uhartearen iparraldea hartzen du eta Yamaguchi prefeturaren (Honshu) mendebaldea ere bai. 2006ko erroldaren arabera 5.738.977 biztanle ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau eremuk osatzen dute metropoli eremua:
Eremua | Biztanleak |
---|---|
Fukuoka Handia (Fukuoka-Kurume-Saga) | 2.868.977 |
Kitakyūshū Handia (Kitakyūshū-Shimonoseki) | 2.400.000 |
Ube eremua | 270.000 |
Iizuka eremua | 200.000 |
Hiri handienak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fukuoka (hiriburua, 1.514.815 biztanle)
- Kitakyūshū (986.998 bizt.)
- Kurume (305.147 bizt.)
- Saga (235.352 bizt.)
- Iizuka (132.208 bizt.)