Fukushimako istripu nuklearra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fukushimako istripu nuklearra
Collage irudia
Irudia
Fukushima accidents overview map.svg
Motahondamendi nuklear
Honen parte daAftermath of the 2011 Tōhoku earthquake and tsunami (en) Itzuli
Data2011ko martxoaren 11
KokalekuFukushima I zentral nuklearra
HerrialdeaJaponia
Kausa2011ko Sendaiko lurrikara eta tsunamia
Honen ondorioadischarge of radioactive water of the Fukushima Daiichi Nuclear Power Plant (en) Itzuli
Radiation effects from Fukushima Daiichi nuclear disaster (en) Itzuli
Japanese reaction to Fukushima Daiichi nuclear disaster (en) Itzuli
international reaction to the Fukushima Daiichi nuclear disaster (en) Itzuli
electricity crisis after the 2011 Tōhoku earthquake and tsunami (en) Itzuli
Pertsona hilak1
KaltetuakBioaniztasun
Investigated by (en) ItzuliInvestigation Committee on the Accident at the Fukushima Nuclear Power Stations of Tokyo Electric Power Company (en) Itzuli, National Diet of Japan Fukushima Nuclear Accident Independent Investigation Commission (en) Itzuli eta Independent Investigation Commission on the Fukushima Nuclear Accident (en) Itzuli

Webgunetepco.co.jp…
Japoniako erreaktore nuklearrak.

Fukushimako istripu nuklearra, Fukushima I zentral nuklearrean gertatua, 2011ko martxoaren 11n izan zen. Gertakarien artean erreaktore nuklearrak dauden eraikinen eztanda, errefrigerazio sistemen apurketa, nukleoaren fusio hirukoitza eta erradiazioaren kanporaketa egon ziren, Japonian egondako lurrikara eta tsunamiak sortutako kalteen ondorioz.

Zentrala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fukushima I zentral nuklearra(福島第一原子力発電所 Fukushima Daiichi Genshiryoku Hatsudensho, Fukushima I NPP, 1F), General Electric izeneko enpresa estatubatuarrak diseinatuta, 1967an hasi zen eraikitzen eta 1971an jarri zen funtzionamenduan. Zentrala sei erreaktore nuklearrez dago osatuta, 4,7 GWko indar totala inzanik eta munduko 25 konplexu nuklear handienetarikoen artean egonda.

Unitatea Erreaktore mota Eragiketen hasiera Indar elektrikoa
Fukushima I-1 BWR-3 1971ko martxoaren 26an 460 MW
Fukushima I-2 BWR-4 1974ko abuztuaren 18an 784 MW
Fukushima I-3 BWR-4 1976ko martxoaren 27an 784 MW
Fukushima I-4 BWR-4 1978ko apirilaren 18an 784 MW
Fukushima I-5 BWR-4 1978ko urriaren 12an 784 MW
Fukushima I-6 BWR-5 1979ko urriaren 24an 1,1 GW

2011ko istripua eta ondorengo eztandak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011aren martxoaren 11an, Japonian 16:46 zirela (Japoniako ordu estandarra: UTC+9) Richter eskalan 9. mailan sailkatutako lurrikara egon zen Japoniako Ipar-Mendebaldeko kostan. Egun horretan bertan 1,2 eta 3 erreaktoreak zeuden martxan. 4,5 eta 6 erreaktoreak, ordea, aldizkako ikuskapen bat zela eta geldirik zeuden. Lurrikara atzeman bezain laster lehenengo hiru erreaktoreak automatikoki itzali ziren. Erreaktoreak gelditzerakoan elektrizitatearen produkzioa geldiarazi zen. Normalean erreaktoreak kanpoaldeko eraikitze elektrikoaren elektrizitatea erabil dezakete nukleoa hoztu eta kontrol gela martxan jarraitzeko, baina sarea estropeatu egin zen lurrikararen ondorioz.

38 metro baino gehiagoko tsunamiak ekiditeko behar zuten horma ez zutenez, maremotoa edozein motatako erresistentziarik gabe aurrera jarraitzea suposatu zuen, zentralean 15 metroko olatuak eta inguruko beste gune batzuetan 40,5 metrotakoak egon baitziren. Hainbat sistema kritiko uholdea zegoen guneetan egoteak zentralaren eta honen erreaktoreen kontrola guztiz galtzea ekarri zuen. Lehenengo akats teknikoak lurrikararen egunean bertan izan ziren, bi erreaktoreen errefrigerazioa sistemak eta larrialdietako lau sorgailuen geldialdia zehazki. Arazo hauen ondorioz, nukleoaren fusio partzialaren ebidentziak sortu ziren 1,2 eta 3. erreaktoreetan eta 1,3 eta 4 erreaktoreak zeuden eraikuntzaren errebestimenduaren apurketa eragin zuten hidrogeno eztandak. Horretaz gain, gastatutako erregai nuklearrak gordetako tankeak gehiegi berotzen hasi ziren. 3. erreaktorean erregai bereziki arriskutsua zegoen, uranio eta plutonio nahasketa baitzen.

Erradiazio isurketaren beldur zela Japoniako gobernuak zentralaren inguruko 20 kilometrotako erradioa ebakuatzea erabaki zuen, ondoren 30 kilometrotakoa izatera pasatu zen eta azkenik 40 kilometrotakoa. Hainbat langilek erradiazioa jasan behar izan zuten.

Apirilaren 11an Industria eta Nuklear Segurtasun agentziak INES eskalako 7. mailara handitu zuen istripuaren larritasuna, eskalaren maximoa. Istripu nuklear ezagunena, Txernobylgo hondamendia zehazki, eskala horretan kokatu zen ere. Egoeraren larritasuna ikusita autoritateek "nuklear larritasun egoera" deklaratu zuten, larrialdiko neurriak hartuz. Ebakuatutako erradioa 100 kilometrotara handitu zen eta armada zabaldu zuten ondoko guneak ahalik eta gehien kontrolatu ahal izateko. Gainera, erabaki berriak hartu ziren, hala nola erreaktoreetan itsasoko ura eta azido borikoa botatzearena, hauek hozteko.

2011aren ekainean jakinarazi zen katastrofea gertatutako momentuan martxan zeuden hiru erreaktoreek nukleoaren fusioa jasan zutela.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errefrigerazio sistemen akatsak zirela eta gas erradioaktiboen isurketa kontrolatua burutu zen, euskarri esparruan presioa murrizteko.

Istripua gertatu eta egun batzuetara iodo erradioaktiboa aurkitu zen Tokioko uran eta erradioaktibitate maila handia Fukushimaren inguruan produzitutako esnean ere. Aste bat geroago, Kalifornian Japoniatik zetozen partikula erradioaktiboak agertu ziren, Ozeano Barea zeharkatu zutenak. 2021eko apirilaren 13an, Japoniako gobernuko buru Yoshihide Sugak iragarri zuen istripuan nukleoak hozteko baliatutako ur kutsatua itsasora isurtzea erabaki zutela, eta bi urtetan egingo zutela hori. Erabaki hori zentral nuklearraren Tokyo Electric Power kudeatzailearekin, Japoniako energia nuklearra arautzeko erakundearekin (OIEA) eta Fukushimako tokiko agintariekin bildu ondoren hartu zuen.[1]

NNSAgatik neurtutako erradiazio maila 2011aren martxoaren 22an.

Istripuaren kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istripu larria gertatu zela ikusi ondoren mundu osoan zehar ikaragarrizko eztabaida ireki zen, duela denbora askotik entzun izan ahal duguna: zentral nuklearren segurtasuna. Horretaz gain, Fukushimako zentral nuklearraren hirugarren erreaktoreak kritika gogorrak jaso zituen, oxido ezberdinen nahasketaz osatutako erregaia erabiltzen zuelako, ikaragarri kutsagarria dena.

Biktimak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko abuztuaren 25ean zabaldu zenez, istripu garaian 14 urte inguru zituzten 300.000 pertsona ikertu zituzten adituek, eta horietatik 57tan aurkitu zuten tiroideko minbizia, eta beste 103 lagunek gaitza gara zezaketela ohartarazi. Lortutako emaitzen arabera, inguru horretan 100.000 lagunetik 30ek garatu zuten minbizia mota hori; aldiz, Japoniako beste eskualde batzuetan, 100.000tik 1,7k soilik garatzen zuten[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • WHO (2013). Health risk assessment from the nuclear accident after the 2011 Great East Japan Earthquake and Tsunami (PDF). ISBN 978-9241505130. Retrieved 7 September 2016.
  • Caldicott, Helen [ed.]: Crisis Without End: The Medical and Ecological Consequences of the Fukushima Nuclear Catastrophe. [From the "Symposium at the New York Academy of Medicine, March 11–12, 2013"]. The New Press, 2014. ISBN 978-1-59558-970-5 (eBook)
  • Nadesan, Majia (2013). Fukushima and the Privatization of Risk. London, Palgrave, 2013. ISBN 978-1137343116
  • Legacies of Fukushima. University of Pennsylvania Press. 2021. ISBN 978-0-8122-9800-0.
  • Cécile Asanuma-Brice, Fukushima, dix ans après [archive], Éditions de La Maison des Sciences de l'Homme, 2021, 216p. (ISBN 978-2-7351-2800-6)
  • Académie des sciences (France) (Groupe de solidarité Japon présidé par Alain Carpentier, avec Étienne-Émile Baulieu, Édouard Brézin et Jacques Friedel), L'Accident majeur de Fukushima : considérations sismiques, nucléaires et médicales, Les Ulis, EDP sciences, 2012, 87 p. (ISBN 978-2-7598-0736-9).
  • Michaël Ferrier, Fukushima : récit d'un désastre, Paris, Gallimard, coll. « L'infini », 2012, 262 p. (ISBN 9782070137350).
  • William T. Vollmann (trad. Jean-Paul Mourlon), Fukushima, dans la zone interdite : voyage à travers l'enfer et les hautes eaux dans le Japon de l'après-séisme, Auch, Tristram, 2012, 89 p. (ISBN 978-2-907681-95-7).
  • Jean-Luc Nancy, L’Équivalence des catastrophes (Après Fukushima), Paris, Galilée, coll. « La philosophie en effet », 2012, 68 p. (ISBN 978-2718608631)
  • Nadine Ribault et Thierry Ribault, Les Sanctuaires de l’abîme. Chronique du désastre de Fukushima, Paris, Éditions de l’Encyclopédie des Nuisances, 2012, 135 p. (ISBN 978-2910386405)
  • François Leclerc, Fukushima la fatalité nucléaire. Mensonge d'État, Gaël, Osez la République sociale, 2012, 150 p.
  • Penser avec Fukushima, sous la direction de Christian Doumet et Michaël Ferrier, Nantes, Éditions Cécile Defaut, 2016, 295 p. (ISBN 9782350183800)
  • Ryôichi Wagô, Jets de poèmes dans le vif de Fukushima, traduit du japonais par Corinne Atlan, encres sur papier de soie d'Élisabeth Gérony-Forestier, Toulouse, éditions Érès, coll. « Po&Psy a parte », 2016, 302 p.343
  • Yves Lenoir, auteur de La Comédie Atomique, La Découverte 2016, et du film Tchernobyl, le monde d'après, ETB 2018, réalisateur Marc Petitjean.
  • Alexandra Dawe, Justin McKeating, Iryna Labunska, Nina Schulz, Shawn-Patrick Stensil and Rianne Teule « Nuclear scars:The Lasting Legacies of Chernobyl and Fukushima » ? published in March 2016 by Greenpeace International, Amsterdam
  • Franck Guarnieri et Sébastien Travadel, Un récit de Fukushima. Le directeur parle, Paris, Presses Universitaires de France, 2018, 156 p. (ISBN 978-2130804048)
  • Dans l'œil du désastre : créer avec Fukushima, sous la direction de Michaël Ferrier, éd. Thierry Marchaisse, 2021 (ISBN 978-2-36280-254-6), avec la participation des artistes Makoto Aida, Takashi Arai, Chim↑Pom, Marie Drouet, Hikaru Fujii, Thierry Girard, Yoi Kawakubo, Jacques Kraemer, Hélène Lucien, Bruno Meyssat, Chihiro Minato, Yoann Moreau, Brigitte Mounier, Kôhei Nawa, Shinji Ohmaki, Marc Pallain, Claude-Julie Parisot, Gil Rabier, Noi Sawaragi, Nobuhiro Suwa, Kota Takeuchi, Kenichi Watanabe, Yukinori Yanagi

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]