Fumarola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Fumarolak Furnasen Azoreak Portugal.

Fumarola sumendi baten kraterretik kanpo, kanpoko pitzaduretatik, tenperatura altuetan irteten den gas eta lurrin nahasketa, eta horri dagokion formazio geologikoa da. Laba koladetatik ere irteten dira. Solfatarak sufrezko gasak isurtzen dituzten fumarolak dira. Fumarolen konposaketa alda daiteke irteten diren gasen tenperaturaren arabera, aldi berean fumarolaren jarduera-zikloan zehar aldatzen dena. Honako fumarola mota hauek bereizten dira:

  • Fumarola lehorrak (edo anhidroak): labak, fusio egoeran botatzen dituenak dira, kraterretik gertu. Hauen tenperatura, 500 °C tik gorakoa da, eta, nagusiki, sodio eta potasio kloruroz eta anhidrido sulfuroso eta karbonikoz osatuta daude, ur lurrinik ez dutelarik. Badute, baita ere, baina oso kopuru txikian, beste kloruro batzuk (burdinazkoa, kobrezkoa...), fluoruroren batzuk, eta, batzuetan, su purruztadak eragiten dituzten hidrokarburoak.
  • Fumarola azidoak (edo klorhidrosulfurosoak): ez dira aurrekoak bezain beroak: 300 eta 400 °C arteko tenperaturetan daude. Hau, laba koladen gaineko geruzatik irteten direlako da. Ur lurrin kopuru handia dute eta azido klorhidriko eta anhidrido sulfuroso zati txikiagoak.
  • Fumarola alkalinoak (edo amoniakozkoak): erlatiboki hotzagoak dira, gutxi gora-behera, 100 °C ra heltzen direlarik. Nagusiki, Azido sulfhidriko, kloruro amoniko eta ur lurrinez osaturik daude.
  • Fumarola hotzak (edo sulfhidrikoak) Hamarnaka gradu gutxi batzuk baino ez dute lortzen, nagusiki, ur lurrinez osatuak daudenak, anhidrido karboniko eta sulfuroso portzentaje txiki batekin.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fumarola Aldatu lotura Wikidatan