Funchal
Funchal Funchal | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Portugalgo eskualde autonomoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | Funchal | ||
Jatorrizko izena | Funchal | ||
Posta kodea |
9000-xxx → 9060-xxx | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 32° 39′ N, 16° 55′ W / 32.65°N,16.92°WKoordenatuak: 32° 39′ N, 16° 55′ W / 32.65°N,16.92°W | ||
![]() | |||
Azalera | 801 km² | ||
Mugakideak | Santana, Câmara de Lobos, Machico eta Santa Cruz | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 111.892 (2011) | ||
Dentsitatea | 139,69 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1451 | ||
Telefono aurrizkia |
291 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak |
Lurmutur Hiria, Praia, Maui, Gibraltar, Livingstone (en) ![]() ![]() ![]() ![]() | ||
cm-funchal.pt… |
Funchal Portugalgo hiria eta Madeira uharteetako hiriburua da. 2011ko erroldaren arabera, hiriak 111.892 biztanle dauzka.
Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kondairak dioenez lurraldean mihilua ugaria zen, portugesez "funcho".
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
João Gonçalves Zarco exploratzailea eta bere familia bertan ezarri zen 1424 urtean eta hau kontsideratzen da Funchal hiriaren fundazio data. Toki estrategikoa izanik berehala bihurtu zen itsas-kai garrantzitsua eta kolonizatzaile berriak etorri ziren.
1452 eta 1454 artean eraiki zen itsasargia eta villa titulua eskuratu zuen. Garai hartan Kristobal Kolon bera ere bertan bizi izan zen bai eta Europako merkatari-familia ugari ere, tartean Mondragão familia bizkaitarra. Azukrearen industria ezarri eta zabaldu zen, munduko egoitza nagusia bihurtu zelarik. Mahastiak ere orduan landatu ziren. Honi esker Manuel I.a Portugalgoak hiri izendatu zuen 1508an eta 1514ean apezpikutza lortu zuen.
Aberastasun honek erakarrita piraten erasoak sarritu ziren. Aipagarriena 1566ko irailean Bertrand de Montluc kortsario frantsesak 1.200 gizonekin egindako erasoa izan zen. Hamabost egunetan zehar hiria harpilatu zuten. Eraso honen eraginez hurrengo urtean Mateus Fernandes III.a arkitektuak uharteko babes sistemak berriztu zituen. Berak egin zuen gordetzen den maparik zaharrena.
XVI mendean Amerikara zihoazen karabelen geldialdi ohikoa bihurtu zen. XVI mendean Portugalek Ingalaterrarekin egindako itunari esker uharteko ardogintzak bultzada handia izan zuen. Ekonomia sustatu eta urbanizazio berriakeraiki zituzten ingelesek. XIX mendean mahastiek izurriteak jasan zituzten (Europa guztian bezala) eta azukregintzara itzuli zen Madeira. XIX eta XX mendeetan bisita ilustreak izan zituen hiriak, hala nola Austria-Hungariako enperadoreak ziren Sissi eta Karlos I.a, Winston Churchill eta Fulgencio Batista. Hauei esker turismoa nabarmen indartu zen.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 25.5 | 27.0 | 30.5 | 32.6 | 34.2 | 34.7 | 37.7 | 36.0 | 38.4 | 34.1 | 29.5 | 25.9 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 19.7 | 19.7 | 20.4 | 20.6 | 21.6 | 23.4 | 25.1 | 26.4 | 26.4 | 24.9 | 22.6 | 20.7 | 22.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 16.7 | 16.6 | 17.2 | 17.5 | 18.6 | 20.6 | 22.2 | 23.2 | 23.2 | 21.8 | 19.6 | 17.9 | 19.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 13.7 | 13.4 | 13.9 | 14.4 | 15.6 | 17.7 | 19.2 | 20.0 | 20.0 | 18.6 | 16.6 | 15.0 | 16.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 9.2 | 7.4 | 8.1 | 9.8 | 9.7 | 13.2 | 14.6 | 16.4 | 16.6 | 13.4 | 10.8 | 9.4 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 74.1 | 83.0 | 60.2 | 44.0 | 28.9 | 7.2 | 1.6 | 2.0 | 32.9 | 89.5 | 88.8 | 115.0 | 627.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 12 | 10 | 19 | 8 | 6 | 3 | 1 | 2 | 6 | 9 | 10 | 13 | 87 |
Eguzki orduak | 167.4 | 171.1 | 204.6 | 225.0 | 213.9 | 198.0 | 244.9 | 260.4 | 225.0 | 204.6 | 168.0 | 164.3 | 2447.2 |
Iturria: Instituto de Meteorologia,[1] ClimaTemps.com[2] eguzki orduen datuak |
Fregesiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Imaculado Coração de Maria: iparraldeko suburbioa.
- Monte: hasiera batean udako aisialdilekua izan zen.
- Santa Luzia
- Santa Maria Maior
- Santo António: fregesia populatuena da.
- São Gonçalo
- São Martinho: artisau eta merkatarien gunea.
- São Pedro: finantza auzoa.
- São Roque
- Sé: Erdigune historikoa.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2015-16 denboraldian Funchaleko hiru talde izango dira Portugalgo futbol ligako lehen mailan, Marítimo, Nacional eta União da Madeira. Honetaz gain urtero jokatzen dirta Madeirako futbol txapelketa eta Madeirako Kopa, bi txapelketetan Marítimo da palmaresik onena daukana.
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Funchaleko katedrala.
- Santa Klara komentua.
- Madeirako lorategi botanikoak.
- Mercado dos lavradores.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Portugesez) Funchalgo udalaren webgunea.