Funchalgo katedrala
| Funchalgo katedrala | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Portugalgo eskualde autonomoa | |
| Portugalgo udalerria | Funchal |
| Freguesia | Sé |
| Kokapen fisikoa | Madeira |
| Koordenatuak | 32°38′53″N 16°54′30″W / 32.64817°N 16.90825°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Madeira earthquake of 1748 | 1748ko martxoaren 31 |
| Erlijioa | katolizismoa |
| Elizbarrutia | Funchalgo elizbarrutia |
| Arkitektura | |
| Arkitektoa | Gil Eanes (en) |
| Estiloa | Manueldar estiloa arkitektura gotikoa |
| Ondarea | |
| Webgune ofiziala | |
Funchalgo katedrala (portugesez: Sé do Funchal), Funchalen, Madeira uhartean, Portugalgo kolonizazioaren garaitik birtualki ukitu gabe iraun duen eraikin bakanetakoa da. Manueldar eta gotiko garaiko ezaugarri estilistiko bereizgarriak ditu. Funchaleko elizbarrutiko katedrala da eta uhartearen eliza nagusia. Funchaleko gotzaindegia, bere garaian, munduko elizbarrutirik handiena izan zen, portugesek aurkitutako lurralde guztiak hartzen baitzituen, Brasildik Japoniara. [1]
Portugalgo monumentu nazionalaren izendapena du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XV. mendeko 90eko hamarkadan, Manuel I.a Portugalgoak Pêro Anes arkitektoa bidali zuen Funchalgo katedralaren diseinuan lan egiteko. Eraikina 1514an amaitua zegoen. 1508an, Funchal hiri mailara igo zutenean, ordurako tenpluan meza ematen zuten.[2]
Dorrearen errematea eta xehetasun gehiago 1517-1518 urteen inguruan amaitu ziren.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Funchal katedralaren barruan, Kapera Nagusiko errezela gotiko batez errematatua dagoen erretaula bereziki deigarria da. Urre-koloreko zur landuzko poliptiko handia du, eta zur gaineko olio-pinturaz eta eskulturez osatuta dago.[3]
Katedralean, absideko euskarriak nabarmentzen dira. Bertan, santuak, profetak eta apostoluak ikus daitezke XVI. mendeko jantzietan.[4] Eserlekuen euskarrien xehetasunetan Madeiraren bizitzaren zenbait alderdi ikus daitezke, hala nola, banana sorta bat garraiatzen duen kerubin bat eta ardoz betetako zahagi bat kargatzen duen beste bat.
Elizak Manuel I.a erregeak eskainitako prozesio-gurutze aparta gordetzen du. Zilarrezko kultuko alfaia hau Portugalgo manuelen urregintzako maisulanetako bat da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Katedrala arratsean.
-
Leiho bat.
-
Barruko ikuspegia.
-
Sabaiaren mudejar apaingarriak.
-
Kapera Nagusiko poliptikoa.
-
Apaingarria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.visitportugal.com/es/content/se-catedral-do-funchal
- ↑ http://www.monumentos.gov.pt/site/app_pagesuser/SIPA.aspx?id=5015
- ↑ https://visitmadeira.com/es/que-hacer/apasionados-por-la-cultura/patrimonio/monumentos-y-arquitectura/catedral-de-funchal/
- ↑ Serrão, Vítor (2001). História da arte em Portugal: o renascimento e o maneirismo. Lisboa: Editorial Presença. 132-134.or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Portugesez):Webgune ofiziala.
