Funisia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Funisia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
GeneroaFunisia (en) Funisia
Espeziea Funisia dorothea
[[|]]

Funisia Ediacarar garaian bizi izan zen animalia genero bat da, gaur egun iraungita dagoena. Espezie bakarra deskribatu da, Funisia dorothea.

Aurkikuntza eta izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary L. Droser eta James G. Gehling paleontologo estatubatuarrek aurkitu zuten Australia hegoaldean 2008an. Funisia izenak latinez "soka" esan nahi du, animaliaren itxurak hori iradokitzen baitu. Espeziearen dorothea izena Mary L. Droser-ek jarri zuen haren ama Dorothy Droser-en omenez.

Deskribapena eta bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaso hondoan finkatuta bizi zen animalia sedentarioa zen[1]. Tente dagoen soka baten antzekoa zen eta 30 cm inguru altxatzen zena[2]. Zizare itxurako gorputz segmentatua zuen. Funisia multzoak aurkitzen dira, gaur egungo koralen edo belakien antzera, eta horrek iradokitzen du sexu ugalketa bidez ugaltzen zela[3]. Antzinagoko alga gorrietan sexu ugalketaren ebidentziak badaude[4], baina Funisia da ugalketa mota hau aurkitu den animaliarik zaharrenetakoa[5].

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hain antzinako animalia izanik ez dago argi zein talderi dagokion. Cnidaria edo Porifera filumekin erlazionatu izan da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Droser, Mary L.; Gehling, James G.. (2008-03-21). «Synchronous Aggregate Growth in an Abundant New Ediacaran Tubular Organism» Science 319 (5870): 1660–1662.  doi:10.1126/science.1152595. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
  2. «Environmental News Network - Early life on Earth - no predators, plenty of sex» www.enn.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
  3. (Gaztelaniaz) Vida primigenia - La llegada - Documental en RTVE. 2022-09-28 (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
  4. (Ingelesez) «Volume 26 Issue 3 | Paleobiology | GeoScienceWorld» pubs.geoscienceworld.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
  5. (Ingelesez) «Research shows Earth's earliest animal ecosystem was complex and included sexual reproduction» phys.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]