Funtzio logistiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Funtzio logistiko arrunta.

Matematikan, funtzio logistikoa aldagai baten S itxurako hazkunde mota jakin bat (hazkunde motela hastapenean, azkarra ondoren eta motela berriz ere bukaeran) irudikatzen duen funtzio sigmoide bat da. Aplikazio zabalak ditu ekologian (populazioen dinamikak aztertzeko), medikuntzan (tumoreen bilakaera aurreikusteko), estatistikan (banaketa funtzioak definitzeko) eta kimikan (erreakzio kimikoen bilakaera ikertzeko). Bere era sinpleenean hau da funtzio logistikoaren adierazpena:


P(t) = \frac{1}{1 + e^{-t}}