Funtzionalismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Funtzionalismoa XX. mendeko lehen erdian zientzietan nagusi izan zen paradigma dugu, soziologian, hizkuntzalaritzan nahiz arkitekturan, esaterako.

Oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpirismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Enpirismoa»

Enpirismoa teoria funtzionalistaren oinarrietako bat da. XVIII. mendean sortutako korronte filosofikoa da. Horren arabera, errealitatea egitate behagarriak aztertuz ikertu beharra dago. Horrela, lege orokorrak eta azalpen kausalak erabili beharko dira errealitatearen azalpen egokirako.

Positibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Positibismoa»

Positibismoa Auguste Comtek sortutako eskola da. Horren barnean, zientziaren teoria bat, gizartea erreformatzeko proposamena eta erlijioa aurki daitezke. Egitateak ez beste errealitaterik onartzen ez duen ezagutzaren teoria batetik abiatzen da; harremanen auzian, hortaz, gauzen arteko hartu-emanak soilik ikertuz ahal izanez.

Positibismoaren aburuz, hortaz, errealitatea zentzumenek pertzibitu dezaketena da soilik. Hau da, ezagutza zientifikoa soilik(errealitate ukigarri hori behatzen duena) irits daiteke benetako errealitatera. Hortik at mitologia, erlijioa edo metafisika daude, positibistentzat edo gezurra edo baliorik gabeak direnak.

Positibismoarentzat, ikertzailea (subjektua izanik) ikergaiaz (objektua) bere errealitate osoan jabetu daiteke.

Soziologia funtzionalista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Soziologia»

Gizartea sistema gisa ikusten du; sistemek, aldi berean, azpisistemak izango dituzte, eta gizartearen osagai bakoitzak bere funtzioa izango du. Horrela, ekintza sozialaren ikuspegi sistemiko bat garatuko du.

Funtzionalismoaren baitan hiru korronte nagusi bereiz daitezke: Bronislaw Malinowskiren funtzionalismo absolutua, Mertonen funtzionalismo erlatibizatua eta Parsons-n estruktural-funtzionalismoa.

Funtzionalismoak gizartearen oreka eta izaera harmoniatsua defendatuko du. Sozializazioaren bidez (bigarren sozializazioa azpimarratuko dute batez ere) gizabanakoek gizartea bereganatuko dute. Bere kontzeptu nagusiak funtzioa (disfuntzioa, ageriko funtzioa zein izkutuko funtzioa), errola nahiz estatusa izango dira, besteak beste.

Hezkuntzaren soziologia funtzionalista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Hezkuntzaren soziologia»

Hezkuntzaren soziologiak, bere sorreratik, ikuspegi funtzionalista izan zuen nagusi. Egile garrantzitsuenak Talcott Parsons eta Dreeben izango dira lehen garai horretan. Hauek, Ameriketako Estatu Batuetako hezkuntza sistema ikertuko dute nagusiki, horretan gertatzen den gizarteratzea nahiz gizarte egituraren araberako sailkatzea aztertuz.

Funtzionalisten arabera, hezkuntza sistemaren helburu nagusia gizartearen modernizatzea izango da, formazioaren bidez gizakiak gizarte industrialerako prestatuz. Horrela, funtzionalistentzat formazioaren eta lanpostuaren arteko korrelazioa ematen da, oro har. Gizartearen hierarkizazioa, ondorioz, soldata, prestigioa eta gizarte baliospena aldagaiei loturik egongo da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]