Furtwangen im Schwarzwald

Koordenatuak: 48°03′01″N 8°12′33″E / 48.0503°N 8.2092°E / 48.0503; 8.2092
Wikipedia, Entziklopedia askea
Furtwangen im Schwarzwald
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Baden-Württembergeko gobernu-eskualde Friburgo
Baden-Württembergeko baserri-barrutiSchwarzwald-Baar district
Posta kodea78120
Udalerri kodea08326017
Geografia
Koordenatuak48°03′01″N 8°12′33″E / 48.0503°N 8.2092°E / 48.0503; 8.2092
Map
Azalera82.57 km²
Altuera857 m
Demografia
Biztanleria9.004 (2022ko abenduaren 31)
128 (2021)
alt_left 4.423 (%49,1) (%50,9) 4.581 alt_right
Dentsitatea109,05 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia07723
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakHirschfelde (en) Itzuli
MatrikulaVS
furtwangen.de

Furtwangen im Schwarzwald Alemaniako udalerria da. Baden-Württemberg estatuan kokatuta dago, Schwarzwald-Baar barrutian. 2014an 9.192 biztanle zituen 82,57 kilometro koadrotan banatuta[1].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Furtwangen Oihan Beltzaren hegoaldeko parke naturalean kokaturik dago, Villingen-Schwenningen eta Friburgo hirien artean. Baden-Württemberg guztiko herri garaiena da, itsas mailatik 850 eta 1.150 metrotako altueran baitago, Danubio ibaiaren iturburutik gertu[2]. Berg errekak zeharkatzen du Furtwangen.

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Furtwangenen armarrian gaztelu gorri bat agertzen da mendi berde baten gailurrean. Alboetan izei altu bi ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri estatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1833an 2.292 biztanle zituen eta hiri estatusa lortzeko aurreneko ahalegina egin zuen. 1873an lortu zuen hiri eskubideak edukitzea. Horri esker industrializazioa abiatu zen hirian.

Erlojugintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendean hasi zen erlojugintza Furtwangenen eta XVIII. mendean ustegabeko booma izan zuen. 1850an erlojugintza eskola ireki zen eta haren lehenengo erretorea zen Robert Gerwigek beste merkaari batzuekin batera trenbidea ekarri zuen, 1893an iritsi zena[1]. Eskola hartatik gaur egungo Furtwangeneko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitatea sortu zen.

Emilian Wehrle (1832–1896) erjojugileak 1857 eta 1896 artean erloju musikalak egin zituen; tronpeta, txirula, txori eta oilarren irudiak sartuz orduro haien soinua jotzen zutenak. Arrakasta handia izan zuen[3].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erlojuen museo alemaniarra: Erlojugintzari loturiko 8.000 piezatik gora ditu ikusgai[4].
  • Hexenloch errota: 1825ean eraiki zen[5].

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hugo Eberhardt (1874-1959), arkitektoa
  • Fritz Faiss (1905 – 1981), margolaria
  • Siegfried Weiss (1933-2013), eskiatzailea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Stadtgeschichte» www.furtwangen.de (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  2. «Stadtinfo, Daten & Fakten» www.furtwangen.de (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  3. «Mikrolisk - The horological trade mark index» www.mikrolisk.de (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  4. «German Clock Museum in Furtwangen in the Black Forest» www.black-forest-travel.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  5. (Alemanez) Furtwangen, Hexenlochmühle, Karl-Friedrich Trenkle, Hexenloch 14 & 15, 78120. «Home» www.hexenlochmuehle.de (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]